1983 abuztuak 26an urak gainezka egin zuen Bilbon, Aste Nagusian bete betan zegoen. 500 litro jaso ziren metro koadroka 24 ordutan
Itsasgora euriteekin batu zenean, Ibaizabalen arroak ez zuen askorik behar izan gainezka egiteko, eta Bizkaiko hainbat puntutan bost metroko altuera hartu zuen.
Bilbo Aste Nagusiko festa-giroan murgilduta zegoen, nahiz eta urte horretan euriak ez zuen etenik izan aste osoan zehar. Hala, bertan parrandan zeudenek bertatik bertara ikusi zuten ura Zazpikaleetako lehenengo pisuetara ailegatzen, eta aurrean topatzen zuen guztia eramaten: zuhaitzak, kotxeak eta inguruko herrietako baserrietako abereak, besteak beste.
Aurtengo Aste Nagusian 40 urte beteko dira 1983ko uholdeak izan zirenetik. Bilboko Konpartsok, aurten, orduan gertatu zena eta konpartsek zoritxarrari aurre egiten jokatutako rol garrantzitsua gogora ekarri nahi dugu Elkarlan Uholdea ekintza sortaren bidez.
Izan ere, elkarlana, elkartasuna, talde-ikuspegia eta, horien arabera, “eskuak zikintzeko” prestutasuna aintzat hartzeko balioak dira, gure iritziz, omendu eta zaindu beharrekoak.
Gogora ekarri nahi dugu gertatutakoa bertatik bertara bizi izan zuten bi lagunekin
Jesus Etxezarraga, kazetaria da eta Euskadi Irratian hasi berria zen. Apirilean jarri zen martxan Euskadi irratia beraz hilabete gutxiko ibilbidea zuen komunikabide publikoak. Egun horiek gogora ekarri dizkigu.
Karmelo Landa EHUko irakaslea konpartseroa zen orduan. Orduan gaztea zen Aste Nagusia: 1978an sortu ziren konpartsak, Bilboko jai eredua aldatzeko. 1983ko arratsalde hartan, baina, urak dena eraman zuen: Txomin Barullo konpartsako kidea zen Karmelo Landa. Ondo goratzen du egun hura eta ondorengoak.
Blboko Konpartsak federazioak, Elkarlan Uholdea kanpaina egin du aurten, konpartsek bertan izan zuten rol garrantzitsua nabarmendu eta elkarlanaren balioa azpimarratzeko. Kanpainari amaiera emateko abuztuaren 26an, 13:00etan, Plaza Barrian ekitaldia antolatu dute.
Deskargatu hemen.