Bilbok eraso matxista, ararzista eta LGTBIQ+fobikoen urkako konpromisoa indartu du

Bilboko Aste Nagusian erasoak «prebenitzeko eta desagerrarazteko» estrategia aurkeztu du gaur Bilboko Udalak. Arriaga antzokian egin dute agerraldia, eta bertan izan dira Bilboko Konpartsetako ordezkariak ere. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak jakinarazi duenez, testuinguru politiko, sozial edo kulturalak ezion dira inola ere aitzakia izan oinarrizko eskubideak Urratsekoa. Bilbo “eraso matxista, arrazista eta LGTBIQfobikoen aurka konprometitutako” hiria izan dadin nahi du udalak. “Bilbon ez dute tokirik eraso sexistek, ezta inolako gorroto gertakariek ere»” Argi adierazi du Aburtok, eta pertsona guztientzako segurua izango den jai esparru bat aldarrikatu du, gizartearen erantzukizuna eskatuz: “Ezin ditugu erasoak onartu; gelditu behar ditugu, salatu eta gaitzetsi”. Udalak baliabide publiko eta arreta dispositibo ugari jarri ditu martxan 24 orduetarako, Itziar Uratsun Berdintasun eta Jaietako zinegotziak argi utzi du Errespetu nagusia kanpainaren nondik norakoak.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Skabidean taldea Algara Konpartsan Abuztuaren 27an #AsteNagusia26

og. Abu 20 , 2026
Algara konpartsako oholtzatik igaroko diren taldeetako bat Skabidean izango da. Seigarren lana, Herri kuttuna, aurkeztu berri dute, eta taldearen ibilbidean mugarri izan den diskoa dela diote: lehen aldiz disko kontzeptual baten alde egin dute, reggae, rocksteady eta calypso doinuak euskal musikaren sustraiekin uztartuz. Disko berriaren harreraz, taldearen bilakaeraz eta Bilbon […]

Honekin lotuak