Gaurko saioan, rockaren eta poparen arteko mugak zeharkatuko ditugu, folk intimotik post-punk eta jazz esperimentaleko paisaietara eginaz, beti ere ahots eta istorio indartsuak ardatz. Lehen geltokia Kim Deal izango da, Nobody Loves You More bere lehen bakarkako diskoarekin; Pixies eta The Breeders-en bandetatik igaro ondoren, 2011tik 2022ra bitartean idatzitako 11 kantuz osatua. Ondoren, Igor Arzuagaren Goxoegia diskoan murgilduko gara. Pop alternatiboa, doinu leun eta melodiatsuek eta letra zintzoek bizitzaren goxotasun eta garratzaren arteko mugan. Duela gutxi hil zitzaigun artista paregabea. Hurrengoa, Gigi Perez estatubatuarraren At The Beach In Every Life diskoa ekarriko dugu. 2025eko apirilean kaleratutako debut lana da, indie folk eta pop alternatiboaren artean dabilen 12 kantuko bilduma bat da. Ondoren, Bonnie Prince Billy-ren Come In diskora egingo dugu salto. Will Oldhamen proiektuaren lan hau folk intimista eta biluziaren aldeko apustua da, ahots eta gitarra akustikoaren gainean eraikitako kantu luze eta emozionalak. Rockaren alde kargatuagoan sakontzeko, Fontaines D.C. irlandarren Romance entzungo dugu segidan. 2024ko abuztuan kaleratutako laugarren estudio diskoa da, lan honek rock eta post-punkaren arteko erdibidean kokatzen da. Ondoren, EZEZEZ bilbotarren Kabakriba diskoan murgilduko gara. 2021ean sortutako laukote honen hirugarren diskoa. DIY filosofiari leial, lau kideek eurek sortu, grabatu, nahastu eta masterizatua. Saioaren zatirik bitxienetakoa Peiremans+ proiektuaren Durangoko Palentinoan izango da. Durangoko eszena lokalaren espirituarekin lotutako lan da Peiremans+ taldeak egindako berriena. Amaitzeko, Andrea Laslo De Simone italiarraren Una Lunghissima Ombra entzungo dugu. Pop psikodeliko eta orkestratuaren aldeko apustua egiten duen kantugile eta ekoizlearen lan honek ahots baritone eta sintetizadore analogikoak uztartzen ditu eta 70eko hamarkadako pop italiarraren itzalak.
Deskargatu hemen.
