MUSIBLA #263: Lorde, Maddi, Maria Somerville, Jenny Hval, Annahstasia, Smerz

Lorde taldearekin hasiko gara. Proiektu honetan baikortasun sentimendu bat gailentzen da, beti ere heldutasun musikaletik aldarrikatua. Virgin da euren azken diskoa eta guztiz gozagarria da. Maddi izen artistikoaz aurkezten da Maddi Etxeberria Lopetegi Lizarrako musikaria. Amaitasuna izeneko diskoa kaleratu berri du eta bidaia ederra eskaintzen du. Maria Somervilleren album berriak folk ukituak ditu pop bare baten bilbaduran txertaturik. Musikari irlandarraren azken lana (Luster) hurbiletik entzun behar da, bilbadura jori horren barrenean gordetzen dituen soinuak atzemateko. Jenny Hval norvegiar abeslari, kantautore, disko ekoizle eta eleberrigilea da. Disko sorta ederra argitaratu du bakarka, bi Rockettothesky izenarekin eta bederatzi bere izen propioarekin. 2025 honetan, Iris Silver Mist grabazioa kaleratu du. Hval-en lana goraipatua izan da bere estilo musikal berritzaile eta barnekoari esker, baita bere idazketa probokatzaileagatik. Annahstasia Enuke, abeslari eta gitarra jole amerikarrak Tether grabazioa kaleratu berri du. Bere ahots indartsua gailentzen da musika oinarri soil samar baten gainean. Artifizio handirik gabe, zuzena eta egiatia. Eta bukatzeko Smerz taldea. Catharina Stoltenberg eta Henriette Motzfeldtek osatzen dute eta pop musika jorratzeko modua oso berezia dute. 1990eko eta 2000ko urteetako hype eta emari energetikoaren ostean, bikoteak bide berezi bat jarraitu du, erritmoak eta ahotsak deseraikitzen jolastuz, poparen norabide berri baten bila. Hau oso argi agertzen da 2025eko Big City Life bitxi honetan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: “Argitzala”, Jurgi Ekizaren bakarkako bigarren fruitua, Bilbon Kafe Antzokian aurkeztuko du

az. Ira 17 , 2025
Jurgi Ekiza musikariak bakarkako lana argitaratu berri du. Hazparnekoa musikaria Willis Drummond taldeko kantari eta gitarrista gisa ezagutu genuen lehenik. Aspalditik, ordea, bakarkako bidean ere murgilduta dago, eta hamar urteko ibilbide horren bigarren fruitua ekarri digu uda honetan: Argitzala diskoa. Lan berezia da, osorik bere kabuz sortu baitu: musika tresnak, […]

Honekin lotuak