Rrucculla proiektuaren atzean Bilboko Izaskun González diziplina anitzeko artista dago. Bere musika plastikoa da, irudiz betea, ibili ahala luzatzen den bide malkartsua batzuetan, leun bestetan, beti zinematografikoa edo literarioa. Zeru Freq izeneko grabazio harrigarria da bere azken lana. Black Midi Londresko rock taldea izan zen, 2017an sortu eta 2024an desegin zen. Bere izena black MIDI japoniar musika generotik dator, nahiz eta bere musikak ez duen estilo honekin zerikusirik. Bere soinua rock esperimental, math rock, rock progresibo, noise rock eta post-punk gisa deskribatu izan da. Gaur 2023an kaleratu zuten Hellfire diskotik bi pieza entzungo ditugu. Jane Remover Amerikako Estatu Batuetako musikaria da “Dariacore” mikrogeneroaren aitzindaria izan zen izen bereko albumarekin, Leroy ezizenarekin argitaratua. “Dariacore” nagusiki jersey club sonoritatean oinarritzen den (House eta Hip-Hop) musika elektronikoa, hautseztatutako breakbeats pixka bat eta antolatutako desordena asko. 2021ean bere estudioko lehen albuma argitaratu zuen, Frailty, eta haren ondoren etorri zen Census Designated 2023an. Azken honetatik hartuko ditugu bi abesti. Konpost taldea 2018an sortu zen eta hainbat kontzertu eman zituen Euskal Herrian zehar. Taldekideak 2019an hasi ziren diskoa grabatzen baina COVID-19 pandemiak proiektua moteldu zuen eta 2021an argitaratu zuten aurreneko diskoa (Konpost), taldearen izena daramana. 2023. urtearen amaieran bigarren diskoa plazaratu zuten. GAP izenekoa, umore puntua galdu ez badute ere konplexuagoa eta ilunxeagoa da. Guk lehenengo diskoko bi kantu atera ditugu. Eta gaurkoarekin bukatzeko Black Country, New Road taldearen musika ekarriko dugu euren For The First Time disko guztiz gomendagarriarekin.
Deskargatu hemen.