Etxebizitza ordaintzea gero eta zama handiagoa da langile askorentzat. Alokairuen garestitzea, etxegabetzeak eta soldaten erosahalmenaren galera salatzeko, azaroaren 11ko greba orokorrera deitu dute euskal sindikatuek eta etxebizitza mugimenduko eragileek. Etxebizitza eskubidea bermatzeko egiturazko aldaketak eta soldata duinak aldarrikatuko dituzte kalean. Deialdiaren arrazoiak, proposatzen dituzten neurriak eta grebaren ondorengo urratsak ezagutzeko,Itxasne Nuñez LAB sindikatuko kidea izna da.
Sindikatuak erakundeei eskatu die dituzten eskumenak baliatzeko, enpresei etxebizitzak eskuratzea galarazteko, funts putreen ondasunak desjabetzeko, alokairuko parke publikoa handitzeko eta «bankuen abusu monopolistikoa» amaiaraziko duen banku publikoa sortzeko. Aitor Murgia izan da gurean ELA sindikatuko ordezkaria. Etxebizitza auziaren inguruan eta gutxieneko soldata propioa aldarrikatu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261110_aitor_murgia_ela.mp3 Deskargatu hemen.