Microsoft Edge izango da Microsoft multinazionalaren nabigatzaile berri horren behin behineko izena, gure Internet gaietako kolaboratzaileak kontatu digunez. Horrez gain, Jabi Asurmendik Ubuntu sistema eragileak 25 miloi erabiltzaile dituela, edo waqi.info webgunean airearen kalitatearen berri lortu ahal dugula esan digu.
Lehen orduan, Chucho Valdés, Joserra Senperena, T. Rex, eta batez ere hil berri den Ben E. King-en kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Pedro Elias Igartuak Ruaille Buaille taldearen Aitor Gorostiza elkarrizketatu du, baita talde horren azken diskoa entzun ere. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150507soinugelaaitorgorostizaeditatua.mp3 Deskargatu hemen