Gaur gurekin izan dira Marte Lasarte taldeko Pello Armendariz eta Borja Anton. Kea, argiak eta kontraesanak aurkeztera etorri dira, estudioko bigarren diskoa. Goizeko Topoan barrena garamatza diskoak, baita lagun artean topa egitera ere, rockaren gordintasuna, pop melodiak eta elektronika uztartuz. Kantuez hitz egingo dugu, eta baita estudioan nola ondu dituzten eta oholtzara nola eraman dituzten ere. Bederatzi kantu bildu dituzte lan berrian.
Deskargatu hemen.
