Bilboko gurasoek udaletxe aurrean protesta egingo dute gaur, garbiketa-greban eskoletan pilatutako zikinkeriagatik

Bilboko eskolak eta udal-eraikinak garbitzen dituzten langileak hilabeteko greban daude, LABek, ESK-k eta ELAk deituta. Langileen arabera, kale-garbitzaileen soldatak berenak baino %80 handiagoak dira. Lanaldi laburrak, gehiegizko lan-karga eta lanaldi osoak esleitzerakoan genero-diskriminazioa ere salatu dituzte. FCCri soldata-arrakala ixteko, kale-garbiketako aparteko ordainsari berak ezartzeko eta gutxienez astean 25 orduko kontratuak bermatzeko eskatu diote. Txanda-kontratuak, euskara-plan bat eta lanpostu hutsak betetzeko sistema bat ere negoziatu nahi dituzte. Bilboko Udalari, berriz, negoziazioan bitartekari izateko eskatu diote. Protesta luze joaten hari da eta horrek ondorio garbiak ditu udal erakinetan eta nola ez eskoletan. Zaborra eta zikinkeria pilatzen ari d eskoletako pasabideetan.
Hainbat guraso elkarte kexu dira eta egorako konpontzeko protesta egingo dute gaur bertan, arratsaldean udaletxeko atarian.
Azaroaren 19an, 17:30ean, Bilboko Udaletxearen aurrean egingo den elkarretaratzearen harira, galdera hauek egin diezazkiokezu parte hartuko duen guraso bati.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak