Gaur Bilbo Hiria irratian Los Hollister taldea dugu bisitan, lehen lana esku tartean dutela hurbildu zaigu Iruñeko taldea. 2017an sortutako taldea da Los Hollister, Javier Etxebarria, Montxo, Juanlu eta Juan Carlos Aizpuru eta Natxo Zabalak osatzen dute. Hala ere, ez dira hasi berriak, beste proiektu eta talde handietan ibilitakoak dira, Skalariak eta Vendeta kasu.
Ertzak sarea euskal eszenarentzako leiho bat ekimena jarri dute martxan Lekeition. Asteburu honetan zehar topaketak antolatu dituzte. Euskal teatroaren “ertzak” ikusarazi eta harremanetan jartzeko dinamika. Euskal Herrian zehar teatroa, berau egiteko moduak hainbat direla aintzat hartuta, egiten duten talde eta norbanakoak biltzea du helburua eta beraien lana ikustaraztea, edo partekatzea. […]