Zuriñe Zorrozua Bilboko Udal Talde Independentistako kideak ekarri dizkigunak. Hasteko aste honetan bertan Bilboko Konpartsek emandako prentsaurrekoa komentatu du. Gero, aste honetan ere Asier Kintana eta Iñaki Goioaga bilbotarrak aske geratu direla kontatu digu. Datorren
astelehenean Bilboko Euskalduna jauregian izango den ekitaldiren berri ere eman digu: horretan Ezker Abertzaleak estatutuak aurkeztuko ditu. Bukatzeko, Bilboko Panda Security enpresan urtea hasi zenetik 61 langileren kaleratzea izan du mintzagai.
Next Post
SOINUGELA: Jethro Tull eta Gerry Rafferty
og. Ots 3 , 2011
Bi monografiko interesgarri izan ditugu aste honetako Soinugelan. Alde batetik, Ian Anderson Bilbora etortzekoa dela eta, Jethro Tulli buruzko monografikoa egin digu lehenbiziko orduan Pedro Elias Igartuak. Diskoan-diskoan, kantu eta istorio interesgarrienak entzun ditugu. Bestetik, bigarren ordua helduta, Gerry Rafferty musikari apartaren gaineko informazioa ekarri digu Pedrok eta haren musikaren […]
Honekin lotuak
-
2012/04/17
SOLAS GIROAN: Abeltzaintzaren inguruan
