BESEK Bizkaiko kultura-eta sormen-ekosistema osatzen duten emakumeak ikusarazteko, konektatzeko eta indartzeko jaio da. Besek kongresua lehenengoz Irailak 21 eta 22an burutuko da Euskalduna jauregian Artistak, sortzaileak, kultura-kudeatzaileak, komunikatzaileak, ekoizleak, ikertzaileak, teknikariak, irakasleak, artisauak, diseinatzaileak, ekintzaileak eta beste hainbat profesional elkartuko dira bi egunez Bilboko Euskalduna Jauregian, ikasi, esperientziak partekatu, baliabideak […]

Bilboko Udalak ‘Zaindu dezagun Bilbo’ sentsibilizazio-kanpaina jarri du abian, herritarrak hondakinak behar bezala kudeatzearen garrantziaz kontzientziatzeko eta, bereziki, altzariak, koltxoiak eta tamaina handiko bestelako objektuak bide publikoan ez uzteko. Udalak azaldu duenez, edukiontzien ondoan objektuak uztea debekatutako praktika da, eta eragozpenak sortzen ditu auzokideentzat, hondakinen bilketa eta garbiketa-lanak zailtzen ditu […]

Kontuka eta kantuka gatozkizue Marijaiarekin batera dantzatzeko asmoz, Picoseko korrespontsal berriaren distirak ematen duen indarra probestuz. Insomnio gauak, eleberri epiko-fantastikoek eta lagun izoztuak utzitako lorratzei jarraika ikasteko prest. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260821_liburuen_errepublika_txikia_39.mp3 Deskargatu hemen.

Iraila musikaz beteko da berriro Zornotzako eliza eta ermitetan. Eleizetan zikloak sei kontzertu eskainiko ditu aurten, irailaren 5etik 20ra, eta askotariko musika-proposamenak ekarriko ditu udalerriko ondarearen txoko berezietara. Aitor Huergo sortzailearekin berba egin dugu Irailak 12an eskainiko du kontzertua. Folk-a, jazz-a, ganbera-musika, musika barrokoa… hainbat estilo eta artista izango dira […]

Bilboko Aste Nagusia ezin da ulertu konpartsrik gabe horregatik, aste osoan zehar konpartsa ezeberdinen bista izan dugu, euren nondik norakoak kontatzeko. Aida eta Aitor, hurrenez hurren Hontzak eta Pinpilinpauxa konpartsetako kideak hurbildu zaizkigu euren Aste Nagusia nola doan kontatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260828_hontzak_pinpi.mp3 Deskargatu hemen.

Gure eguneroko bizitzarekin zerikusi zuzena duen gai batez hitz egingo dugu: etxebizitzaz. Pabellón 6eko Antzerki Laborategiak PELOTAZO! antzezlana aurkeztu du, umorea, ironia eta musika erabiliz gero eta kezkagarriagoa den errealitate bati heltzeko: etxea izateko eta bizitzeko eskubideari.Zortzi kontakizunen bidez, obra honek etxebizitzaren krisiaren aurpegi ezberdinak erakusten ditu; egoera absurdoak, barregarriak […]

Bilbo Hiria irratiaren eguna da gaurkoa ALGARAn, Indonesiako janaria prestatuko du Eric konpartsakide holandarrak. Aitziber eta Galder, irratikide eta irratizaleak ez eze, sukaldari laguntzaileak ere badira eta Eric-en aginduetara ari dira lapiko tartean. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260828_galder_aitziber.mp3 Deskargatu hemen.