Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriakekarri dizkigute. Ez galdu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261113_itziarren_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen.
Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bederatzietan. Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan. […]
Gaur gurekin izan dira Marte Lasarte taldeko Pello Armendariz eta Borja Anton. Kea, argiak eta kontraesanak aurkeztera etorri dira, estudioko bigarren diskoa. Goizeko Topoan barrena garamatza diskoak, baita lagun artean topa egitera ere, rockaren gordintasuna, pop melodiak eta elektronika uztartuz. Kantuez hitz egingo dugu, eta baita estudioan nola ondu dituzten […]
Eguneroko joan-etorrian, irudiz eta estimuluz inguratuta bizi gara. Baina zer gertatzen da une batez gelditu, belarriak zabaldu eta elkarrekin entzuten dugunean? Horixe proposatzen digu Marea Bizi soinu jaialdi feministak: soinuaren bidez sortzeko, partekatzeko eta hausnartzeko tarte bat. Azaroaren 16tik 20ra egingo du bigarren edizioa, Erandion, Bilbon eta Mungian. Sorkuntza feministari […]
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan izan du beste kolpe bat, finalaurrekoen aurreneko fasearen azkenaurrekoa. Bertan Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Agin Laburu izan ziren kantuan. Saioan entzundako ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri. Era berean, Maite Sarasolak bere iritzia eman du, prosa-kolpe labur […]
2019an Donostian sortu zen Mugan. Hiru estudioko disko eta zuzeneko lan bat argitaratuta, Bizitza ozen denean aurkezten ari dira orain. Xabier Erkiziaren ekoizpenarekin, Berako MIK estudioan grabatu dute lana: bi zati, gai antzekoetara hurbiltzeko bi modu. Zarataz, ahotsez, intentsitateaz eta hauskortasunaz hitz egiteko ditugu gaur gurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/piperpolis/261110_piperpolis_mugan.mp3 Deskargatu hemen. […]
LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak erakundeek azaroaren 11ko greba orokorraren aldarrikapenak zabaldu dituzte. Etxebizitza eskubidea bermatzea, langileen pobretzeari aurre egitea eta soldatak duintzea izango dira deialdiaren ardatz nagusiak, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsarekin batera. Deitzaileek Euskal Herriko esparrua defendatzeko borondatea […]
Gaurko gonbidatuak bizitza osoa eman du musikaren aldeko apustua egiten: talentua aurkitzen, taldeei bidea irekitzen eta kantuak grabatu eta zabaltzen. Soñua, Oihuka eta GOR diskoetxeen bultzatzaile izan da, eta haren ibilbidean gurutzatu dira, besteak beste, Barricada, La Polla Records, Hertzainak eta Berri Txarrak. Orain, bizipen horiek bildu ditu Rockers, Radicales […]
Sindikatuak erakundeei eskatu die dituzten eskumenak baliatzeko, enpresei etxebizitzak eskuratzea galarazteko, funts putreen ondasunak desjabetzeko, alokairuko parke publikoa handitzeko eta «bankuen abusu monopolistikoa» amaiaraziko duen banku publikoa sortzeko. Aitor Murgia izan da gurean ELA sindikatuko ordezkaria. Etxebizitza auziaren inguruan eta gutxieneko soldata propioa aldarrikatu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261110_aitor_murgia_ela.mp3 Deskargatu hemen.
Etxebizitza ordaintzea gero eta zama handiagoa da langile askorentzat. Alokairuen garestitzea, etxegabetzeak eta soldaten erosahalmenaren galera salatzeko, azaroaren 11ko greba orokorrera deitu dute euskal sindikatuek eta etxebizitza mugimenduko eragileek. Etxebizitza eskubidea bermatzeko egiturazko aldaketak eta soldata duinak aldarrikatuko dituzte kalean. Deialdiaren arrazoiak, proposatzen dituzten neurriak eta grebaren ondorengo urratsak ezagutzeko,Itxasne […]
