Gure hiru lagunek Maite dituzte haien desbersintasunak, haien koloreak, haien irribarreak. Maite dute ere natura, animaliak, zuhaitzak… baina ze zuhaitz? Zuhaitz mota asko daude! Batzuetan abentura zoragarriak bizi daitezke zuhaitzetik jaitsi gabe. Eta Maite dituzte asmakizunak ere, adi egon, prestatu zuen adimena ea asmatzen dituzuen botako dizkigutenak! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260611_asmakizunak.mp3 Deskargatu hemen. […]

Gaurtik aurrera, Bilbo Hiria Irratia irratiaren uhinetara helduko da Auzoportala podckasta ere. Uribarrin sortu eta auzotik bertatik egindako saioa da, eta hemendik aurrera gurean entzungai izango duzue, bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa irrati bidez zabalduta. “Uribarriko magaletatik mundura” lelopean, lau lagunek osatutako talde honek auzoko egunerokotasuna, lagunarteko saltsa eta […]

Argia astekariaren aste honetako edukien errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azaleko gaitik abiatu gara. Sarek jakinarazi berri du datorren urteko urtarrilean egingo den manifestazioa azkena izango dela. Erabaki hori euskal preso politikoen egoeraren bilakaerarekin lotuta dago: gaur egun 113 preso daude, eta horietatik 63k egunero espetxetik irteteko baimena dute. […]

Gaur iragarri dute abenduan kontzertu bira egingo dutela, eta horrekin batera Peiremans+ taldea berriz ere oholtzar bueltatuko da. 2005ean sortu zuten proiektua, eta lehen etenaldi baten ondoren 2016an berpiztu zuten. Orain, beste buelta bat emango diote ibilbideari, eta lehen zuzenekoa Miarritzeko Atabal aretoan eskainiko dute. Futbolari ezagun baten izena hartu […]

Gizarte mugimenduen aurkako «kriminalizazio kanpaina» bat martxan jartzea egotzi diote Eusko Jaurlaritzari. Deitzaileen artean daude Global Sumud Flotilla, Justizia Aranarentzat plataforma eta Errekaleor Bizirik. Loiuko aireportuan Global Sumud Flotillako kideei eginiko harreran Ertzaintzak izandako jarrera bortitzak, eta antzeko beste zenbait gertakarik, segurtasun publikoaren kudeaketaren inguruko eztabaida piztu dute, hainbat eragileren […]

Anita Maravillas txotxongilo konpainiarentzat aste berezia izan da. Izan ere, Andereño ikuskizunak haur, gazte eta familia publikoarentzako ikuskizun onenaren Max saria eskuratu du, Espainiako arte eszenikoen aitortzarik garrantzitsuenetako bat. Errepublikako maistren lana eta ondarea omentzen dituen lan honek ikusleen eta kritikaren babesa jaso du azken urteotan, eta orain sari garrantzitsu […]

Gaur aurkeztu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Bilbon izan da aurkezpena, Kafe Antzokian. Udazkenean ekingo dio bideari, baina harainoko bidea jarraikorra da; izan ere, herrialdeetako txapelketekin hasten den bidearen azken zatia izaten da lau urtez behingo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Parte hartu zezaketen 50 bertsolariek eman dute izena Euskal Herriko […]