Mikel Laboa izan dugu gogoan. Bere eraginak, bere gustuko musika eta autoreak. Testuinguruan jarri dugu Mikel Laboaren ibilbide artistikoa, musikala… Ibon Rodriguez musikari eta musikazalea eta Julen Azpitarte kazetari musikazalea gonbidatu ditugu gurera. Diskoak, biniloak, mp3 kantuak, wikipediako apunteak, biografiak…. zer ez duten estudiora ekarri gure bi lagunek. Saio interesgarria, […]
… bizi behar iango dute Muskiz eta inguruko hiritarrek. Petronor Superfindegiarekin gutxi bazuten, Coke plantan eraikitzen ari dira eta gainerGas ekoiztexea eta tentsio altuko linea bat ere izango dituzte laster. Ez dira harritzekoak, azken bolada honetan dabilen txosten baten emaitzak: Muskizen, Bizkaiko batez bestekoa baino altuagoa da minbizi batzuen kopurua. […]
Asteon, denetik, botikan lez, baina dena berri! Iparraldetik hasita,Amaia Riouspeyrous, Xabaltx,Pantxoa ta Peio (40 urte!) eta hegoaldera, Sexty Sexers, Norman, Petti eta Barrence Whitfild…Binilo Tenpore tartean JA Artzeren lehenengo txalaparta grabazioa! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Gaurkoan segida kronoligokoa eman dio Pedro Elias Igartiuak joan den astean hasitako monografikoari, Sister Rosetta Tharperi buruzkoari alegia. Aukeratutako kantu guztiekin ezin argiago gelditzen da zenbaterainoko indarra zeukan emakume honek, gospeletik bluesera errazki pasatzeko gai zen musikari handi honek. Monografikoaren aurretik beste gonbidatu hauen musika ekarri dugu gure Soinugelara: Ramon […]
Gaurkoan, bi kontzeptu horiek jorratu ditu Igor Erauzkin sexologoak. Kontzeptuak azaldu ondoren, Igorrek praktikan izan ditzaketeen aplikazioak aztertu ditu. Bukatzeko, kontzeptu horiek txarto eramanez gero gaixorik egotera eraman ahal duen galdetuta, honako hau sexologoaren erantzuna: “izan leike, baina hitz potoloa da gaixotasunarena”. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Arrangoitzeko kantaria izan dugu gurekin eta K. Antzokian egin azken “Lagun artean kantari” emanaldiari buruz jardun dugu; halaber esku artean duen diska berrirako egitasmoa ere aipatu digu Anddek. Ipar Euskal Herriko zenbait gai ere kontuan hartu ditu: AHTren inguruko kontuak edota helduden martxoan izanen diren hauteskundeak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]
Ahotsei eskainitako saioa da hau. Ahots sarkor eta pertsonalak entzungo ditugu, horretarako Amy Winehosen lehenengo diskoa ekarriko dugu (Frank), Andres Calamaroren El Cantante, Daniel Melingoren Tangos Bajos eta Ruper Ordorikaren azken diskoa, Haizea Garizumakoa. Zein baino zein pertsonalago, zein baino zein beroago. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Europar Batsuneko Zergak alderatzeko azterlana egin du ELA sindikatuak. Txostena hiru atal ditu: alde batetik Europar Batsuneko Presio Fiskalen arteko erkaketa eta zergen tasen artekoa, eta Gogoetak bestetik. Julene Gabiola ELA sindikatuko Azterketa bulegoko kideak gai hauen inguruko hainbat xehetasun eman dizkigu, Hego Euskal Herrian aberatsenek gutxiegi ordaintzen dutela ondorioztatuz. […]
Datorren larunbatean, hilaren 23an, Iparraldeko CADEk eta Hegoaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak deituta dagoena. Plataforma honetako Mila Elortzak makroegitasmo honen inguruko Ipar zein Hego Euskal Herriko egoerak aztertzeaz gain, AHTren aurkakoak jasaten ari diren errepresioa gogoratu digu. Alternatibak daudelako, Milak jendea animatu nahi du datorren larunbatean Hendaiako tren geltokian hasiko den […]
Iosu Larrinaga soziologoak AHT Bilboko Abandoraino ekartzeak suposatzen duena azaldu digu: egitasmoaren eragin ezberdin baina zuzenak gogorarazi dizkigu eta ingurumenari dagozkion ez ezik, hirigintzari, ekonomiari… suposatuko dizkionak ere aipatu ditu. Elkarrizketan zehar Ipar Euskal Herrriko trenbide azkarrari buruzko datuak ere aurkituko dituzue. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
