Aldaketarako abiapuntua tresna bat da, Herriaabianek nahi duen aldaketa soziala bultzatzeko. Hilabete batzuk eman dituzte eztabaidatzen eta ekarpenak egiten eta pasa den larunbatean Zirriborroa adostu zuten. Otsailean eta martxoan batzarrak izango dituzte hiriburuetan, dokumentu bat ateratzeko asmotan. Mobilazazioei ere ekingo diete otsailetik aurrera eta bereziki ekainaren 12an Europako Foro Soziala […]

Egunotan bolo bolo dabilena: Greziako defizit publikoa eta zor metatua oso handiak dira eta Europako Batasunak (Alemania eta Frantzia hobe esanda) esku hartzea erabaki du. Greziako egoera bideratzeko, Luis Guridik kontatu digunez, gastu publikoa murriztuko dute eta horrek langileen erantzuna ekarriko du: dagoeneko hainbat langile greban daude eta mobilizazio gehiago […]

Bilboko kolektibo elektronikoak BIKE 3.0 disko plazaratu berri du. Euskal herrian 80.hamarkadan egiten zen Punk/rock aren bertsio elektronikoak egin dituzte. Eskorbuto, Zarama, Cikatriz, Las Vulpes, Delirium Tremes… kantu batzutan talde originaleko abeslariak parte hartu dute. Unai Bike kolektiboko partaideak lan onen inguruko bitxikeriak kontatu dizkigu. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Hilaren 15etik 18ra bitartean burutu nahi dutena, besteak beste EKEUKOk (Euskal Herriko Elektromagnetismoak Kaltetutakoen Koordinakundea) deituta. Sakelakoen (eta antenen) arriskuez ohartarazi eta gaurko legedia aldatu nahi dute. Espainiar estatuko erakundeen aldetik erantzunik ez dutela jaso, bai aldiz Europako Legebiltzarretik salatu du Jabier Perez Urraza EKEUKO kideak. Egoera bideratzeko bost puntuko […]

Afera eta errealitate honen inguruan mintzatu zaigu Iosu Larrinaga soziologoa gaurkoan. Dagoeneko abian dauden golf- zelaiak eta halaber burutu nahi dituzten egitasmoei buruz, Baztangoa alegia. Onuragarriak dira turismoa erakartzeko? Elite baten kirola izatetik herritartu egin da? Eraldaketa paisajistikoa dakarte? Espekulaziorako bideak ireki? Zenbat istorio, zenbat galdera… Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]

Zain Dezagun Urdaibai, Abiñakoak eta Txatxarramendi elkarteek osatu dutena. Hedabideen bitartez izan zuten  Bizkaiko Foru Aldundiaren Guggenheim 2 egitasmoren berri. Eta aste honetan bertan 10 puntutako Manifestua plazaratu dute, Busturialdeako egoera aztertuz eta edozein egitasmoaren aurrean parte hartzea eta eztabaida eskatuz, Jon Martinez Urdabaietz koordinakundeko kideak azaldu digunez. Solasaldi hau […]

Edo komunikabideetan agertzen ez den Hegoa. Laburmetrai lehiaketa honen bitartez gogoetari bideak ireki nahi dizkio Euskadi-Kuba elkarte antolatzaileak. Lehen edizio honetan edonork har dezake parte, lehiaketaren oinarriak kontuan hartuta, jakina, eta dagoeneko zenbait lan jaso dituzte antolatzaileek, Elena Bengoetxea Euskadi-Kuba elkarteko bozeramaileak adierazi duenez. Epea apirilaren 15ean bukatuko da eta […]