Apirilaren 2an Londresen burutuko dutena. Eta bilera hori prestatzeko Europar Batsuneko (EB) kideak Bruselan bilduta egon berri dira, proposamen bateratuak eramateko asmotan. Londresen desberdintasun batzuk ikusiko dira Luis Guridiren ustez: hasteko AEBen eta EBren artean; bestetik, herrialde emergenteek (Txina, India, Brasil, Hegoafrika…) neurri desberdinak jarriko dituzte mahai gainean. Krisia sakona […]
Egun hiritarrek duten kontsumo mailari eusteko eta oreka ekologikoa ez zapusteko, ia ehun aldiz handiagoak izan beharko lukete Hego Euskal Herriko hiriburuek, Espainiako Ingurumen ministerioak egindako txosten baten arabera. Hortik abiatuta, Josu Larrinagak zenbait kontzeptu (oreka ekologikoa, defizit ekologikoa, aztarna ekologikoa..) azaldu ondoren, adierazle batzuk izan ditu aztergai: ur kontsumoa, […]
“Lluvia, Hierro y Rock&Roll” (Euria, Burdina eta Rock&Rolla) deritzan liburuan ezin ederkiago bildu du Alvaro Heras Gröh gazteak rockak Bilboaldean izan duen historia. Alvaroren lan bikaina 1958. urtetik abiatzen da (ordukoxea baita Bilboaldean riockaz aurkitu den aurreneko testigantza) eta 2008.era iristen da, 50 urte horietan musika mota honek gure inguru […]
Egin dugu hilabetea Bilbo Hirian! Aste honetako saioan euskal musikaz gozatzeko aukeraketa berria dakarkizuegu; besteak beste, Kerobia, Saji, Kukuma eta Gariren kantak izango dituzue eta Manex Pagolarena gure BInilo Tenpore tartean. Utzi atxurra albo batera eta bejondeixuela!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Bitxia gaurko saioa, rock iluna gailentzen da ekarri ditugun taldeen artean, beste sonoritate batzuetarako lekua ere dagoen arren, hala nola Sei Urteren musika, disko berria kaleratzeko asmotan dabiltzanak. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Musikagida 09 Koldo Otamendi etorri da gurera. Musika gida eskuartean, eta 300 mp3 batzen dituzten bi cdrekin. Euskal Herri osoko taldeak biltzen dira gidan, aretoak, gaztetxeak, argazkilariak, tabernak…. Musika panorama librea. Copyleft lizentziapean plazaratutako lana. Interesgarria. Berarekin taldeak ezagutu, kantak entzun eta solasean aritu gara. Gaztesarea.net ekimenaren ekoizpena izan da […]
Etorkinek bereziki pairatzen dituzte krisiaren eraginak, baina Xabier Aierdik kontatu digunez, horiek zenbait abantaila ere badituzte, edonora mugitzeko prest daudela esaterako. “The Financial Times” egunkariak ateratako inkesta baten arabera Erresuma Batuko, Italiako eta espainiar estatuko jende askok, langabe dauden etorkinak herrialde horietatik botatzearen aldeko jarrera agertu dute. Xabierren ustez gauza […]
Komiki munduaren hainbat produktu aztertu ditu Jon Iñaki Artetxek gaurkoan. ELA sindikatuak argitaratutako 15 urteko bildumarekin hasi da Jon Iñaki. Gero, Supermanen lehendabiziko komikia enkantean atera dela eta Watchman pelikula aipatu ditu. Ostiralean Animabasauri Nazioarteko Zinemaldia hasiko dela gogoratu digu eta bukatzeko Zaldieroaren “De Rerum natura” (Berrian egunero agertzen dena) […]
Pasadan astean piper egin genuen, baina gogotsu bueltatu gara, musika jamaikarrez beteriko saio batekin. Gure gustokoak diren abestien bildumatxo bat egin dogu, hori bai, kanta ez oso ezagunak aukeratuz batez ere. Hona hemen kanten zerrenda: A aldea: 1. TOOTS & THE MAYTALS Pee Pee Cluck Cluck 2. TOOTS & THE […]
EHNE sindikatuak, hainbat elkarteren laguntzarekin, Merkatu Gardena egingo du gaur hilaren 18an Bilboko Arriaga plazan, Mikel Kormenzanak azaldu duenez. Bertan, bildotsa, gazta eta esnea salduko dute prezio onean, baserritarren hartzen duten dirua eta kontsumitzaileek ordaintzen dutenaren artean dagoen diferentzia izugarria erakusteko. EHNEk Prezioen Behatokia eskatzen du berriro, eta produktu bakoitzean […]
