Gauza jakina denez, Bruselan ospakizun arranditsuak izan dira giza eskubideen aldarrikapenaren urteurrenaren karietara. EHNE sindikatuko kide den Iratxe Arriola bertan izan da Via Campesina nekazari federazioaren izenean. Talde horren bozeramale gisa, gauza bat azpimarratu nahi izan du Iratxek gainerako guztien gainetik: egungo egunean, giza eskubide zibil eta politikoez hitz egin […]

Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredakzio-buruak hiru berri ekarri dizkigu gaurkoan: hasteko, aste honetan Iparraldean ere izango diren Hezkuntza arloko mobilizazioak aipatu ditu. Beste aldetik, Laborantza Ganbararen aurkako epaiketa datorren urtarrilaren 29an izango dela-eta, honen aldeko indarrean jarrita dagoen elkartasunaren kanapainaren berri komentatu du Pepek. Eta bukatzeko, Gabi Moueska Sarkozy presidentearekin […]

San Frantzisko  auzoko Maiatzaren 2ko kalean du egoitza nagusia Agiantza elkarteak. Premia larrian dabilenari gizartean bere tokia aurkitzen laguntzen diote. Horretarako oinarrizko paperak eskuratzen, hizkuntzak ikasten eta enplegua lortzen lagundu egiten diete. Dozena erdi abegi-etxe dituzte Bilbon eta bertan lan hurbila eta banakakoa egiten dute. Arazoari aurre egiteko ezinbesteko kontu […]

Mikel Laboaren heriotzak zirrara handia eragin du Euskal Herri osoan. Pedro Elias Igartuak programa berezia prestatu digu haren oroimenez eta bai asteon hil den Odettaren eta duela zenbait hilabete zendu zen Mikel Errazkinen omenez ere. Soinugela honetan hirurak gogoratu baldin baditugu ere, uste izatekoa denez, Mikel Laboari eskaini dio tarterik […]

Elkartzen taldeko Igor Uriartek bi gai hauek izan ditu mintzagai gaurkoan. Krisialdi honetan argi dago langileok pairatuko ditugula ondorio txarrenak, Lehen Mundu honetan. Eta honi etxebizitzaren egoera garratza gehitzen badiogu, kasu askotan ezinezkoa izango da hipotekaren mailegua ordaintzea edo horrek zailtasun batzuk sortuko ditu. Etxebizitza eskubidea izanik, zozketatik kanpo Elkartzeneko […]

Talde ugari eta mota askotakoak entzuteko parada izango dugu saio honetan, besteak beste Itoiz taldearen antologiatik kantu mitiko pare bat, Fermin Muguruzaren azken diskoa, Emir Kusturicaren banda eta  beste hainbat talde. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Mikel Laboaren kantuak entzungo dituzu saio honetan. Berak kantatuak batzuk, bereak hartu eta talde zein musikari berriagoek/gazteagoek egindako moldaketak. Joseba Sarrionandiaren liburua izan dugu gero, Munduko zazpi herrialdetako ipuinak. Susa aldizkaritik batutako ipuinekin liburua osatu du Mikel Elorzak: Aspaldiko lagunen bisita.  Ondo azaldu digu. Durango izan dugu hizpide. Xabier Amurizaren […]

86. zenbaki honen Monografikoa Bilboko Hamaika Telebistari eskaini diote Deustualdeko Prestekoek: bertan elkarrizketa luzea egin diote Iñaki Uria Hamaika Taldeko zuzendari nagusiari eta aipatu telebista digitala Deustuko Botikazaharrean egoitza duela azpimarratu du Zihara Aranbarri Prest aldizkariko zuzendariak. Horrekin batera ohiko atal batzuk agertzen zaizkigu zenbaki honetan: Gureak kanpoan, Inkesta, Deustuko […]

Gaurkoan abenduaren lehen hamabostaldia izan du mintzagai Mikel Urbeltz Bilboko Kafe Antzokiko Programazioko kideak. Aste honetan Faint taldea eta “Arestiren Bilbo” hitzaldia izan ditugu eta ostegunean Ronsexsmith eta ostiralean Ortophonk taldeen kontzertuak izango dira Kafe Antzokian. Datorren astean 7 ekitaldi izango dira: besteak beste, asteazkenean Lagun Artean Kantari, ostiralean IV. […]

EHNE (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna) sindikatuko kide den Helem Groomek bere sindikatuak Europako Batasuneko ingurumen ministroei igorri berri dien gutuna zertan datzan azaldu digu gaurkoan. Gutun luze eta mamitsu horretan transgenikoen landaketek laborariei eta kontsumitzaileei dakarzkieten kalteak azpimarratzen dituzte EHNE sindikatuko arduradunek. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.