2007ko abenduaren 28an 50 bat gaztek 7 Kaleetako Erribera kalean aspalditik hutsik zegoen eraikin bat okupatu zuten, Kukutza Gaztetxeko Enekok kontatu digunez. Egokitzeko lanei ekin ondoren, 3 hile eman zituen hainbat gaztek hantze bizitzen, baina inolako abisurik gabe kanporatuak izan ziren. Kanporatzeko arrazoia bertan etxebitza batzuk eraikiko zirela izan zen, […]
Bilboko udalak Kafe Antzokia hilabeterako itxi duela kausa, gaur hilaren 13an prentsaurrekoa eman du Kafe Antzokiak itxita dagoen eraikinaren aurrean. Komunikabide eta bertako langile askoren aurrean 3 gai jorratu dituzte euskaraz eta gazteleraz: hasteko, 13 urteotako ibilbidea gogoratu dute, Kafe Antzokia Bilboko eta Bizkaiko euskaldunentzat (ez solik) erreferente bihurtu duena. […]
Hortzmuga Tetraoak gabon garaian estreinatu zuen bere lan berria ‘ Metro bateko ametsak’ deiturikoa. Julen Gabiriaren testua. Gainera aurten 20 urte bete ditu Hortzmugak. Arantza Goikotzearekin atzera begirada eta antzezlan berriaren inguruan mintzatu gara. Dantzaldi ibiltaria ekimena ezagitu dugu Patxi Labordarekin. Dantza tradizionala sozializatzeko eta Bizkaiko bazter guztietako pertsonen parte […]
Ezaguna da egun hauetan Palestinako Gazak jasaten duen egoera: 900 palestinar baino gehiago hil ditu Israelgo Armadak eta erasoaldia gogortu nahi du. Hori dela kausa, datorren asteazkenean Irratia.comek saio berezia (132.a) burutuko du Palestinari dedikatua. Bertan, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez, besteak beste bera, Jabi Zabala, Fermin Muguruza, Imanol Murua eta […]
Errusia eta Ukraniaren arteko desadostasunak gas krisia sortu du Europan, ekialdean batez ere. Josu Larrinagaren ustez arrazoietatik haratago, krisiak argi erakusten du dependentzia energetikoa: gure “bizimoduari” jarraitzeko petrolio edo gas asko behar dugu, eta horiek hainbat kasutan urrun daude. Edozein arazo dela kausa (desadostasunak, istripuak, erasoak…) egoera jasanezin bihurtu da […]
770 palestinar hil ditu dagoeneko Israelek pasa den abenduaren 27an hasitako sarraskian. Ruben Sanchez Askapenako komunikazio-arduradunak oldarraldi horren irakurketa egin du gaurkoan: azken finean, agerian dago, Israelek nahi duena egiten du. Nazioarteko jarrera eta komunikabide handien papera aztertu ondoren, elkartasuna aipatu du Rubenek: datozen egunetan hainbat elkarretaratze burutuko dira Euskal […]
Solasaldi berezia izan dugu gaur gurean, Mixel Berhokoirigoin Laborantza Ganbararen lehendakariak bart Bilboko Kafe Antzokian emaniko hitzaldia hain zuzen. Horretan, “Ni ere Euskal Herriko Laborantza Ganbararen alde” lelopean, Mixelek azken 25 urteko Iparraldeko laborarien antolaketa, eztabaidak, urratsak, erronkak, nekazaritza modeloa…kontatu ditu. Laborantza gauzak ez direla soilik laborarienak esan du, gizarte […]
Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak, Xiberuko Irratiak eta Antxetak osatzen duten Federazio horretaz hitz egin du Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredakzio-buruak. 1982 urtean hasi zen istorio hau, Alderdi Sozialistako François Mitterranden gobernuak sortutako irrati libreei buruzko legediarekin batera. Gero, eta irrati bakoitzaren nortasuna errespetatuz, amankomuneko programazio batera heldu dira Iparraldeko lagunak, […]
Ostegun honetako goizeko 10ak baino lehenxeago hasi da Ibarretxe lehendakari, Alderdi Sozialistako Patxi Lopez eta Rodolfo Ares eta Batasuneko 5 kideren aurkako epaiketa, Ermuko Foruak eta PPk bultzatuta. Xabier Aierdi EHUko irakasle eta soziologoaren ustez, epaiketa kontestu batean irakurri behar da: politika judizializatu egin nahi dute eta bide batez, euskal […]
Nora aldizkariko 12. zenbakia pasa den igandean iritsi zen Euskal Herriko kioskoetara. Horretan, Iñaki Uriarte arkitektoak idatzitako “Burdin ibaia” da erreportai nagusia: oroimen historikoa landu du arkitekto honek, burdina eta Ibaizabal itsasadarra uztartuz. Honi lotuta Kirmen Uribek “Bitakora kahierra” idatzi du oraingo honetan eta horrezaz gain, beste artikulu batzuk ditugu […]
