Duela hile batzuk Garzonen ekimenak ilusioa (eta zalantza) sortu bazuen ere, epaile mediatikoak alde egin du lana bukatu gabe. Martxelo Alvarez Ahaztuak taldeko kideak kontatu duenez, haiek lanean jarraituko dute gizartean baitute aliatu nagusia 36ko gerraren biktimei zor zaiena lortzeko. Martxelok azpimarratu du Garzonen ekimenaren bitartez lehenbizikoz jarri dela auzitan […]
Gaurko kolaborazioan Jose Rojasek Wikipediaren sinesgarritasun gero eta handiagoaz jardun du. Jakin berri dugunez, Espasa-Calpe entziklopedia komertzialek hainbat eduki kopiatu dizkio hiztzez hitz entziklopedia elektroniko askeari. Bestalde, gorrek telefonoz hitz egin ahal dezaten sistema berezi batez ere mintzatu zaigu Jose , eta bere azken gaia YouTubek aurrerantzean bere zenbait bideotan […]
Neil Young izango dugu lehenengo gonbidatu gisa bere ibilbidea biltzen duen disko bat aurkeztuz, Zura taldea ere egongo da gurean, bere azken diskotik (Kiribil) ateratako kantu birekin. Hauetaz gainera Pinbol taldea ere ekarri dugu, aspaldi entzun gabe genuen disko zoragarria gogoratuz. Beste hainbat musikari eta proposamen ere bildu ditugu gaurko […]
Gaur Fermin Muguruza izan dugu gurekin zuzenean. Aspaldiko laguna dugu FM, eta irratia.com proiektua beti gertutik jarraitu du. Izan ere, gure lehen emankizuna beragaz batera egin genuen 2000ko azaroaren 1an. Gerora ere bisitatu gaitu, zabaldu ditugu bere doinuak, berba egin dugu… eta munduan zehar uhinetatik eta sarean hedatu ditugu kontzeptu […]
Kontsumoak aurten jaitsiera nabarmena izan du krisialdiak eraginda eta Gabonetan ere, jaitsiera hori nabaritu egingo dela esan digu Jose Luis Segura Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamenduko komunikazio arduradunak. Batez beste, EAEn 1.100 euro gastatuko ditu familia bakoitzak, iaz baino %5 gutxiago. Kontuan hartuta gastu hauetan EAE Europako bigarrena dela eta Espainiar […]
Bilboko auzo horren kale nagusietan bideo-kamera begiraleak jartzea erabaki du Bilboko udalak, alderdi horretan ematen diren lege-hauste eta delituak gutxiarazteko. Udalaren ustez, egitasmo honek bat egiten du auzokideen eskariarekin. Arturo Isarzelaia S. Frantziskoko Auzo Elkarteko kideak, kontrakoa pentsatzen du eta Bilbo Zaharra, S. Frantzisko eta Zabalako Koordinakundearekin bat eginez sakondu […]
Bossarekin bat egiten du Zura taldearen lan berriak. Kiribil diskoa euskaraz eginiko bossanova diskoa da. Tradizio ezberdinetatik edaten duena rocka, funk edo jazza, piperpolisen irratian Zura taldearen doinuak entzun eta Xabi Strubellekin diskoa ezagutuko dugu. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
G-20 deritzon taldeak burutu berri duen bileraren berri ekarri du Iosu Larrinaga lagunak gaurko solasaldira eta halaber, asteburuan Bilbon horren harira egin diren protestaldien kronika.Horrekin batera eta asteburuan baita ere, Bilbon izan diren Zientzia Politikoen jardunaldi Kritikoen berri eman digu. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Urte bi luze daramatza Amagoiak (izatez Durangoko kalekumea) lagunarekin Abadiñon lur-saila alokatu eta bertan ekoizten dituztenetatik bizitzeko erronkan. Laurehun oilok emandako arrautzak, eurek egindako ogia eta solokoak batu eta bezeroari zuzenean saltzen diote. Ekoizpen ekologikoa eta hondakinik eragiten ez duen zikloa itxiz. Lehenago emakumeak landa-eremuan bizi duen egoera kaxkarraren aurrean […]
Miriam Makebaren heriotzaren berri jakin bezain laster, saio berezia eta bikaina prestu digu Pedro Elias Igartuak Hego Afrikako emakume kantari garrantzitsu honi buruz. Kantuen artean, bere biografiako hainbat datu tartekatuz, Miriam Makebaren ibilbide musikala zehatz-mehatz ezagutzeko aukera izan dugu: hasierako urteak Hego Afrikan, Londresko aldia, Estatu Batuetako egonaldia, Ginea Konakrira […]
