Kirol eta Eskirol bikoan, Walking Futbol izeneko egokitzapena aztertu dugu. Oinez (korrikarik gabe) egiten den kirola. Koldo Eskubi Euskal Herriko selekzioaren kidea ekarri dugu uhinetara, eta bere esperientzia kontatu digu. Mundialean egon gara! Mundialak gara! Iratxe Etxebarria fisioterapeutaren kontsulta ere bisitatu dugu eta lesioak ekiditeko bidea hartu: kirola omen botikarik […]
Eider Saez musikari eta abeslariak 2021. urte amaieran utzi zuen Nogen taldea eta bere bakarkako ibilbideari ekin zion. Aurten, martxoan, 6 abestiko EP bat kaleratu du eta gaur abesti berri batekin izan dugu gurekin. Eiderren hitzetan, bakarrik aritzeak baditu bere alde on eta txarrak. Gaineratu du bere musika estiloa aurkitu […]
Lekeitio eta Gernika lotu ditugu, Bizkaiko bertsolari txapelketako akabuko kanporaketa eta Gernikako azokaren baitan urtero izaten den urriko azken asteleheneko bertso-saioa.Gai-jartzaile eta epaileen lana bertsolarien ariketa libreekin uztartzearen magia behartua! Eneko Abasolo, Maite Sarasola, Koldo Gezuraga, Onintza Enbeita, Aitor Arrutia, Beñat Bilbao, Peru Irastortza, Andoni Egaña eta Xebastian Lizaso izango […]
Pasadan astean Europako laneko segurtasunaren eta osasunaren astea izan zen, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak antolatuta. Hainbat ekintza eta jardunaldi egin ziren Europa osoan zehar, aurtengo berezitasuna, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutuaren jardunaldi teknikoa, Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioaren eskutik, Bilbon ospatzea izan da. Gaia, Digitalizazioak Laneko segurtasun eta osasunaren […]
Arraunaren eragina emakumeen gorputzetan, eta osasun mentalean, pisuaren presioa tartean. Erreportaje zabala, ikerketa batean oinarritutakoa, eskaini digu Argia astekariak azalean. Bestalde, “komunera joateko gogoa ongi gestionatzen al da zuen eskolan?” Galdera horren inguruko artikulua landu dute. Bukatzeko, kazetaria ofizioz eta umoregilea afizioz den Kaittin Allenderi eginiko elkarrizketa komentatu dugu ARGIA […]
Jon Maiak Kantu berri bat gara izeneko disko-liburua aurkeztu du gaur, lagun artean, Kafe Antzokian, eta, ondoren, irratira batu zaigu. Disko berrirako hainbat bidelagun elkartu ditu Jon Maiak kantak osatzeko: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia […]
Burutü publizitate-agentziak Berlingo Red Dot saria jaso du Bizkaikoa-rentzat sortutako “Museoen erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos” kanpainagatik, “Brands & Communication Design” kategorian. Josu Bergara batu zaigu irratira, publizitateaz jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231108_burutu.mp3 Deskargatu hemen.
“Ez gure izenean, transbibollomarikak Palestinarekin” manifestuak 100 atxikimendu baino gehiago izan ditu Euskal Herriko LGTBI komunitatearen, norbanakoen eta eragileen artean. LGTBI komunitateak genozidioa salatzetik haratago joan nahi du egoera honetan jarrera aktiboa hartuz. Horregatik, Israeli boikota eta asteburu honetan Euskal Herrian Palestinako herriari elkartasuna adierazteko egingo diren mobilizazioetara LGTBI banderarekin […]
Takoi altuek osasunari ekartzen dizkioten kalteak zerrendatu behar al ditut? Galdera hau planteatu du gaurkoan Oir Gorosabel fifioterapeutak. Informazioa oso erraz aurki dezakezue, eta, gainera, oso gauza xelebrea ikusiko duzue: denok, osagileak zein erabiltzaileak, takoiek osasunari ekartzen dizkioten kalteei buruz ados gaude. Zeharo. Horri buruzko informazioa eta ebidentzia ugari dago, […]
Desoreka, suizidioaren inguruko jardunaldiak dira, Zirikatzen kolektiboak antolatu ditu. Lehenengo saioa egin dute Deustuko gazte lokalean eta larunbatean bigarrena izango da. Galdera potoloaren inguruan jardungo dute Zergatik da beharrezkoa suizidioaz hitz egitea? Manu eta Gorkak ekarri dizkigute xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231108_zirikatzen_suizidioa.mp3 Deskargatu hemen.
