Bestiak gara Karmela espazio okupatuko liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaurko gomendiorako abiapuntua, liburu bat izan beharrean, idazle ezagun eta kutun bat izango dugu. Gainera, laster Bilbora etorriko dena bere liburuetako bat aurkezten. Lasai, arin asmatuko duzue nori […]
Biziaroak lan berria aurkeztu du Xamarrek gaur Donostian. Euskal kulturako erritual, ohitura eta ospakizunak izan ditu aztergai, ongi oinarrituriko ikerketa eta irudiekin hornituta. Aurkezpenean Xamarrek argi adierazi du jendeak tradizioaren gaineko kontuak jakiteko interesa baduela, baina horiek modu atsegin eta ilustratu batean eskaini behar direla eta hori dela lan honekin […]
Haize-Arrosa taldea Berrizen sortu zen 2022an. Ongi hausnartutako erritmoak landu dituzte aurkeztu berri duten lehen lanean, izan ere , eskarmentu handiko musikariak dira (gehien bat Ene Bada taldean, aurreko mendeko 90eko hamarkadan). Edurtze eta Eneritz batu zaizkigu irratira. Kantuen protagonista emakumeak dira, salaketa eta aldarrikapena dira nagusi. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231115_haize_arrosa_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.
Hika Ateneo guneak eta LOGOS elkarteak antolatutako “BarLab, zientzia pote bat” zientzia-dibulgazioko proiektu berria abiarazi da Bilbon. Helburua, pertsona asko eta asko berriketan aritzea ibilbide zientifiko nabarmena duten profesionalekin, taberna baten giroan. Zinetzialrien ikerketak ezagutzeko aukera izango da. BarLab hilean behin egingo da, asteazken batean, 19: 30ean, Hika Ateneon (Zumarkalea, […]
2017 eta 2018 urte bitarte horretan ikusi zuen argia Mugan talde donostiarrak. Pablo Zurutuzak, Joseba Pastorrek, Enara Rodriguezek, Markos Muruak, Eneritz Genuak eta Ander Muruak osatzen dute taldea. “Bizirik ez bagaude” lehen disko kaleratu zuten duela urtebete eta oraintxe argia ikusi du haien bigarren lan luzeko aurrerapen kantak “Aurrera ez […]
Patxo Telleriak berak eta Mikel Martinezek antzeztuko dute Mireia Gabilondok zuzendutako etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joko teatral hau. Bihar asteazkenean, azaroaren 15ean, estreinatuko da antzezlana 19:30etik aurrera, eta etzi, ostegunean -hilak 16- bigarren emanaldia eskainiko da ordu berean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231114_kortxoaren_dilema.mp3 Deskargatu hemen.
Benetan be teatrok Batetik bestera diskoa aurkeztu du. Antzezlana izan zen lehenengo eta oraindik da. Baina lanarekin jarraituz 8 kantu ederrez osatutako diskoa argitaratu berri dute. Patricia Urrutia batu zaigu saiora, Benetan Be teatroko sortzailea eta Batetik bestera antzezlan eta diskoren egilea. Batetik bestera giza migrazioen inguruan berba egiten du, […]
Edizio bakoitzean, URBANBATfest-ek hiri-fenomeno garaikide baten ikerketan jartzen du arreta. Hirian gertatzen dena behatuz horren inguruko hausnarketarako ekintzak antolatzen dituzte Urban Bat jaialdian. Edizio berri honetan elikadura izango dute jo muga. Sekulako jatunak izenburupean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231114_gorka_urban.mp3 Deskargatu hemen.
Ilargik txakur bat eskatu die gurasoei, haien ustez askoz gehiago pentsatu beharko du. Amama bere auzokidearen txakurra zaintzen dabilenez, Ilargi laguntzera joango da. Zuek baduzue animaliarik etxean? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231109_gaurezdagoeskolarik_leireren_txakurra.mp3 Deskargatu hemen.
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Eguraldia aurre egin Zinebi zine jaialdian murgildu gaitezke edo azken san martin azokan murgildu gara. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231110_erlantzen_ikaslehen_irratsaioa.mp3 Deskargatu hemen.
