Beste Kirol Eskirol saio bat dugu airean; gaurkoan, Arrauna dugu protagonista. Gure kostako herrien erakusgarria aztertu dugu ARKOTE Arraun taldeko eledun Eriz Monasteriorekin eta KAIKU Arrain taldearen Ane Rodero aurrekalariarekin Aerobik Irakasleak (Iker Gurrutxaga + Ion Garate ), Maite Sarasola, Bittor Beaskoetxea, musika, berba… On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240229_kirol_eskirol_arrauna.mp3 Deskargatu hemen.
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Euria egiten badu zer egin dezakegu, hemen duzue erantzuna. Hainbat proposamen ekarri dizkigute, musikatik hasita, hamaika proposamen asteburu honetarako. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240301_agenda_enekoren_taldea.mp3 Deskargatu hemen:
2018ko udazkenean Bakarka deituriko lana plazaratu zuen Ruper Ordorikak. Gitarra lagun zuela, bakarka jo eta grabatu zituen bere kantuak, bere ibilbideko abesti ezagunenetako batzuk errepasatuta. Gaur Bakarka bi argitaratu du, bere gitarraren eta ahotsaren laguntzarekin bakarrik, giro intimoan agertzen zaigu. Bere anaia Jonanekin Azkarateko Mamia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatutako […]
Mendi Federazioak 100 urte beteko ditu maiatzaren 18an, 1924an sortu zen. Sekula baino jende gehiago dabil geurean mendian, eta aldatzen ari da hura ulertzeko modua. Iragana, eta gaur egunaren inguruan jardun dute erreportajean. Adrian Almazani elkarrizketa, digitalizazioak ingurumena duen eraginaz, kalteaz, gizakiak ordezkatze horretaz. Atzar Hadi. Xabi Peryk eta abarrek […]
Bi urte bete dira frogarik gabe Polonian atxilotu eta preso sartu zutela. Ukrainako gerrara lanera joan zen Gonzalez, eta Ukraina eta Poloniaren arteko mugan atxilotu zuten. Ez dute haren kontrako frogarik aurkeztu, ez dute epaitu, eta baldintza gogorretan dute preso. Manifestazioan bildutakoek elkartasuna adierazi diete Gonzalezi eta haren gertukoei. http://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240229_pablogonzalez.mp3 […]
Berriak kanpaina egingo du Bilbon otsailaren 28tik aurrera, Hor Dago Abante konpartsak lagunduta, aurkezpen ekitaldia bihar izango da Kalderapekon. 20. urteurrenarekin, BERRIAk jauzi nabarmena egin zuen iaz euskaldunoi ahalik eta egunkaririk onena eskaintzeko, eta 3.000 babesle berri behar ditu egunkariaren etorkizuna eta independentzia bermatzeko. Bilbon 300 babesletza lortu nahi dituzte, […]
Bestiak gara Karmela espazio okupatuko liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu bilduma eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaurko gomendioak egiten ditugu Tolosako inauterietan poliziak hamasei urteko gazte bat gomazko pilotakada batekin zauritu duelako. Honakoa ez dugu Euskal Herrian poliziak gauzatutako lehen bortxa, eta horregatik bi […]
Arriaga Antzokian estreinatuko da “Bihar arte soilik” antzezlana asteazkenean 19:30ean; ostegunean, gazteleraz egingo dute emanaldi bat. David Caíñak idatzi eta Gorka Mínguezek zuzendutako obra da eta Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta dira antzezleak. Harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berrieri buruz hitz egiten du; ikuspegi komikoa […]
Pertsona bakoitza zerbaiten beldur dela argi dago. Ilargik, beldurra izateak, ez duela esan nahi beldurtia izatea ikasi du. Amamak beldurrak erne egotea eta gauzak egitean kontuz ibiltzea eragiten digula azaldu dio. https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240224_gaurezdagoeskolarik_beldurrak.mp3 Deskargatu hemen.
Bihar goizeko 11:30ean Bilborock aretoan Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldia antolatu du Mugarik Gabe erakundeak. Bertan indarkeria matxistetatik biziraun duten 10 emakumek euren bizipenak kontatuko dituzte. Ondoren, kalejira bat egingo da Azaroaren 25eko Emakumeen Plazaraino, eta bertan, publikoki, emakumeen erreparazio-eskaerak jaso eta horietako batzuk aurrera eramateko konpromisoa hartuko dute hainbat […]
