Luigi Anselmi idazle eta poetak 14 poesia-liburu eta Pamielarekin batera argitaratu berri du poesia-liburuki berria: “LARRAZKENEKO ARGI-ILUNETAN”. Liburua adiskidetasunari, joan direnen koadrilari eta hemen jarraitzen duten lagunei egindako omenaldia da. Hiria, gaua, natura dira liburuak jorratzen dituen beste gaietako batzuk. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230526_lugiAnselmi.mp3 Deskargatu hemen.

Muxika eta Sopela; Sopela eta Muxika. Maiatzeko uzta oparoa, buru-belarrien gozagarri Udabarrian Bertsotan ekimenaren bi bala hedatu ditugu POTTO saioan. Potojorran , Taket , Lilibertso, Kilika, Elorri… bertso-eskoletako lagunak kantuan, udazken-faserako sailkatzeko bidean. Mikel Goiriena, Maite Sarasola, Ander Ezeiza, Ana Pikallo, Inazio Vidal, Ibai Amillategi, Naroa Torralba, Mikel Retolaza…. Izen-abizen […]

  Bilbo Hiria Irratian eta Uriolan hauteskundeen jarraipena egiten ari gara elkarlanean. Gaurkoan, María del Rio EH Bilduko hautagaia daukagu gurean. Adierazi duenez, ilusioz heldu zion Bilboko Mahai Politikoaren hurrengo hauteskundeetarako zerrendaburua izateko eskaintzari eta Bilbok bestelako udal bat behar duela iritzita, gertukoa eta gardena den baten aldeko apustua egiten […]

Argia astekariaren gaiak errepasatu ditugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean esklabotzaren inguruko erreportajea nabarmendu dute. Ezagun da Europa esklabotzaren bitartez aberastu zela, ondasunak Afrikari ostuta besteak beste, eta “aberatsak” gara horregatik. Black Lives Matter mugimenduak ekarri du gogora afera hori, baita The Guardian egunkariak ere. The Guardian-ek, martxoaren 28an, albiste baten […]

Bi kanporaketak egin ondoren, III. Señora sariketaren finala larunbatean izango da Oñatiko Berdurihall gaztelekuan. Finalaz gain, egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako. Maddi Ane Txoperena finalean arituko den bertsolarietako bat da, eta berarekin hitz egin dugu finalaren eta Señora sariketaren gainean.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230525_maddi_ane_txoperena.mp3 Deskargatu hemen.

Adinean gora joan eta kirolean ezin diogu guru gorputzari errendimendu berdina eskatu, hauxe izan da Oier Gorosabel  fisioterapeutak ekarri digun gaia. Egoera gainditzeko ezinbestekoa da adin eta egoera fisiko berriak onartzea. Kirola zure ahalmenetara egokitzen baduzu, gorputzaren arauak errespetatzen badituzu (beroketak, luzaketak, atseden denborak), zure adinerako moduko marka eta denboretan […]

Bilbomatiks taldeak asteburu honetan bere azken kontzertua eskainiko du Kafe Antzokian,  zazpi urteko etenaldiaren ostean eszenatokira itzuliko da behin betirako agur esateko. Larunbateko kontzertua baino lehen Basauriko kartzelan eman dute kontzertua, presoen euskara irakasleen elkarteak bultzatuta, berezia izan da emankizun hori eta horrela kontatu digu Andok, taldeko baxu joleak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230524_bilbomatiks.mp3 […]

Euskal Eskola Publikoaren jaia ekainaren 4an izango da Mungian. Bakioko eskolak eta Mungiako institutuak antolatu dute jaia, eta gaur aurkeztu dute eguneko egitaraua. Egitarauari, jaiari eta STR taldeak egindako kantari buruz aritu gara Lurdes Imaz EHIGEko kidearekin. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230524_lurdes_imaz_eskola_publikoaren_jaia.mp3 Deskargatu hemen.