Hauteskundeak izan berri euskal kostaldeko emaitzak aztertuko ditugu. Ezkerreko indar eta herri plataformen aldeko aldaketa egin da euskal kostaldeko hainbat herritan, besteak beste, Sopela, Plentzia, Gorliz, Bermeo, Mundaka, Gernika, Lekeitio, Pasaia eta Hondarribian. Azken urteetako kostaldeko turistifikazioak emaitzetan izandako eragina bera aztertuko dugu. Honen inguruan, Aitor Garagartza Plentziako alkate berria […]
2020an ezagutu genuen, Durangoko Azokak antolatzen duen Sormen Beka jaso zuen Iratxe Aguilera gasteiztarrak, Kai Nakai izenpean. Reggaetoia eta feminismoa, horrela definitzen du bere musika, bera sormena. Konplexuak eta estereotipoak alde batera utzita, bere kantuek ez dute inor epel utziko. “Baimenik gabe” lehenengo diskoa kaleratu zuen bekari esker, Ildo berdina […]
AZET Etxebizitza Sindikatua, SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria, Okupazio Bulegoa, Atxuri Harrera, Ongi Etorri Errefuxiatuak, OZEN LGTB, Xake Espazioa, Bilbo Zahaeko Kultur Etxea eta Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Taldeen Koordinakundea kolektiboek Desalojo ilegalen aurkako gida aurkeztu dute gaur goizean Bilboko San Frantzisko auzoan eginiko prentsaurrekoan. Gida “Zeuena Biolentzia, Geurea […]
Goldea izeneko haien azken lana aurkeztuko du Ibil Bedi taldeak ostegunean Kafe Antzokian. Gaueko 21:30etan irekiko dituzte ateak eta kontzertua 22:00etan hasiko da. Diskoaren aurkezpen birako hirugarren eta azken kontzertua izango da ostegunekoa. Lan berriko abestiak jotzeaz gain, aurreko lanetako abestiak ere joko dituzte. Ibai Osinaga Ibil Bedi taldeko kidea […]
Caostica Film Labur eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdiaren 21. edizioak Neo-Bilbaoren ipurmasailak astinduko ditu aurten ere, ekainaren 5etik 11ra Bilborocken. Jaialdiko jarduera guztiak doakoak izango dira lekua bete arte. Mundu osotik datozen 42 lanek osatzen dute atal ofiziala. Parte hartzaileen artean Maider Oleaga, David Fidalgo, NYSU, Koldo Almandoz, Arriguri, Laurent Hart, […]
Liburuen Errepublika Txikitik, urduritasunez, ilusioz eta maitasun osoz… eginiko saio berria dugu. Lehen atalaren aurkezpena dugu hau, Aitziber, Gaizko eta Danel gidari. Literatura nondik bizi duten azalduz abiatu dute abentura berria. Saioaren nondik norakoak eta liburuz beteriko lurralde berezi honen jatorria azaldu digute, euskal akademia harroaz, Bernardo Atxagaren antza duen […]
Orekaren desorekan murgildu gara gaurko KIROL ESKIROL saioan. Slakcline, highline, funanbulisnoa, malabareak, zirkua… OREKATU elkartearen jarduna ekarri digu Tamara Traversok eta, besteren artean, slakcline eta highline kirolak zabaldu; LA FABRIKA gunearen izen eta izana zabaldu du Nerea Gonzalezek, etorkizuneko artisten topaleku; Remigia Etxarren funanbulistaren bizitza, Ibone Belaustegigoitia tranpolin jauzilariaren balentriak, […]
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Euskal Eskola Publikoaren jaia igandean izango da Mungian. Bakioko eskolak eta Mungiako institutuak antolatu dute jaia, festan izango diren ekitaldiak ekarri dizkigute. Bestetik jaiak, antzerkia eta bertsolaritza ez da falta […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin, azalean hauteskundeen emaitzak nabarmendu dituzte baina gaurko atalean bestelako gaiak komentatu ditugu. Selektibitatea datorren astean izango dute hego Euskal Herriko gazteek. Hori aztertu dute eta unibertsitateak eta hezkuntza sistemak dituen arrakalak aztertu dituzte. Argiak plazaratu berri duen komiki berria aipatu dugu, bertsolaritza […]
Eguerdian zabaldu dute Bilboko 53. Liburu Azoka Areatzako Ibilbidean. Bertan izango da ekainaren 1etik 11ra, eta guztira 55 liburu-salmenta postu izango dira. Hitzaldiak, liburu sinaketak eta sariketak izango dira hamar egunotan. Bertara joan eta Pamiela-Kalandraka proiektuaren, Txalaparta argitaletxearen eta Euskaltzaindiaren postuetan egon gara eta aurtengo azokatik espero dutena kontatu digute. […]
