Distopikal Euskal Herri tropikala kantatzen du Gatibuk azken diskoan, bero egiten eman zuen agian kantuaren hitzak sortu zituztenean, kontrakoa dugu egun hauetan izan ere Siberiako haizea hotzak harrapatu gaitu. 2060. urteko Euskal Herria irudikatu du Gatibu taldeak bere estudioko hamargarren diskoari izena ematen dion kantan EH Distopikala. Argi duguna Martxoaren […]
Emakumeak gora! da Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurtengo kanpainaren leloa. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatu du, Emakunderen eskutik; hiru foru-aldundien, EUDELen eta EAEko hiru hiriburuetako udalen elkarlanaren bitartez. Lelo horrek aldarrikatzen du gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki- eta lidergo-postuetan, eta, horretarako, emakumeek beren ahalmen guztia berdintasunean garatu ahal […]
Bilbon manifestazio jendetsua egin ditu, Osakidetza desegiten ari direla salatzeko. Negoziatzeko borondatea duen mahai sektorial bat eskatu diote Osasun Sailari.SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta SME sindikatuek antolatutako manifestazioak osasun publikoaren alde inoiz egindako jendetsuenak izan direla nabarmendu dute antolatzaileek. Ester Sabedra ELA sindikatuko kideak salatu du Osakidetzako langileen lan […]
Sentimenduek koloreak dituzte? Eta musuek? Ilargik eta Lurrek iritzi ezberdinekin etorriko zaizkigu, eskerrak amama beti dagoela dena argitzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/230225_gaur_ez_dago_eskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Argia astekariaren errepasoan azalera ekarritako elkarrizketa nabarmendu du Gorka Peñagarikano kazetariak. Adur Larrea komikigilearen liburu berria, ‘Lurbinttoko ohoinak’ izan dute hizpide. Konbentzio Gerraren amaieraren kokatzen da, 1795an. Errepresioa jasan zuten gerra galtzaile zirenek Lapurdiko kostaldean, Kanbo eta inguru horretan, exekuzioak, espetxeratzeak, desertoreak… Eliza eta pederastia. Urko Apaolazak bildu ditu erreportajean […]
Kirola egiteko bitartekoak erabili izan dira askotan, eta animalien parte-hartzea erreferentzia izan dugu urteetan. Baina denboraren joan-jinean ohiturak eraldatu egin dira (zorionez), eta beste bide batzuk urratzen hasiak gara Animaliak eta Kirola kontzeptuan. ANIMAL FLOW fitness ariketen berri eman digu Amaia Fernandezek eta Lekeitioko antzara-joko “berritua” izan du hizpide Balenek. […]
Zer ari da gertatzen trenarekin? Galdera hori behin baino gehiagotan luzatu dute , Santander-Bilbao Trenaren Aldeko Plataformak aspaldi jarri ditu hainbat arazo mahai gainean, Santander-Bilbao trenbidearen egoera kaotikoa da. Egunero zerbitzu askotan gertatzen diren gorabehera guztiak (atzerapenak, autobusetara edo taxietara aldaketak, zerbitzuak kentzea…) baita bidaiariari arreta falta ere (edozein gorabeheraren […]
Otsailaren 25ean, larunbatean, ELAk, LABek, SATSEk, CCOOk, UGTk eta SMEk antolatuta, manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, osasun sistema publikoa desegiten ari direla salatzeko. Eneko Pascual LAB sindikatuko ordezkaria mintzatu da gurekin deialdiaren eta horren arrazoien inguruan. Osakidetza “gainbehera” doala ikusten dute sindikatuek, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean ez […]
ETS taldeak “Guretzat” lana Martxoak 3 eta 4ean aurkeztuko du Bilbon, Kafe Antzokian. Gonbidapena lortu nahi? Bidali whatsaap mezua zure kantu kutunarekin 644.499.554 ETS taldeak bere ibilbideko diskorik “ausartena” argitaratu du, euren hitzetan. Seigarren lanak ‘Guretzat’ du izenburuan eta eraldaketa prozesu baten emaitza dela adierazi digu Iñigo Etxezarretak. Talderen musikan […]
Ostegunean Lautan hiru jaialdiko azken eguna izango dugu, hiru proposamen antolatu dituzte, Raska Nazka antzezlana arratsaldeko 19:00etan Euskaltzandian Aitor Vinagret aktoreak gorpuztuko duena, Ganbila bildumaren aurkezpena izango da, bertan egongo dira ere Amancay Gaztañaga, Iraia Eliaz eta Erika Olaizola eta 20:30etan Bira kulturgunean Daisy Crazy antzezlana taularatuko dute Ane Gebara […]
