Gazteolan haur eta gazteak euskaraz bizitzeko aukera dute. Klasetik kanpo euskaraz, jolastu, dibertitu, lagunak egin eta bizi daitekeela erakutsiz.  Metodo dinamikoak erabiliz, jolas eta proiektu ezberdinak erabiliz eskolako formatutik kanpo euskara indartu eta lantzen dute mintzamenean eta hizkuntzaren alde praktikoan zentratuz, noski alde gramatikala ahaztu gabe. Aste Santu osteko Pazko […]

  Pantx recordseko lagunak Dennis Alcapone jamaikar kantateriarekin eginiko single berria aurkeztu digu, gainera asteburuan bertan izango da Gernikako lekuek jaialdian antolatutako festan. Dennis Alcaponeren kontzertua baino lehen Arratians taldea arituko da. Dena den egun osoan zehar ekintza ezberdinak antolatu egin dira, Andok ekarri digu eguneko egitaraua. Punky Reggae Party […]

Intrigazko, misteriozko, maitasunezko, gerrako, estrategiazko, naturazko eta ez-egitezko liskarrezko istorioa da, Juana Lorrek eta Javier Liñerak zuzendua, eta Arriagan estreinatuko da, euskaraz zein gaztelaniaz. Lavinia hezur-haragizkoa da. Bizi, arnastu eta hitz egiten du denok egiten dugun bezala, baina poeta batek idatzi zuen. Pertsonaia txikia da Gizateriaren lan handienetako batean, eta […]

Hezkuntza euskaraz izan behar da lelopean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte martxoaren 23an, ostegunean. Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateko euskara taldeak deituta, Bilbon ere manifestazioa egingo dute, Ostegunean 12:00etanb Jesusen Bihotza plazatik abiatuta. Joseba Ugalde dugu gurekin, Leioako campuseko euskara taldeko kidea. Hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko […]

70 auzo elkarte, eragile sozial eta kultural baino gehiago batu dira Bilboko Hegoaldea Bizirik plataforman, Udal eta Foru Gobernuak  auzo hauekin hartutako konpromezua bertan behera utzi duela salatzeko. Artazu Goikoa, Artazu Behekoa, Betolaza, Irala, Iturrigorri-Peñaskal, Larraskitu, Errekalde, San Adrián, Urizar Dorrea eta Uretamendi auzoekiko konpromezua hain zuzen. Arrate Lopez plataformako […]

“Lurrun Minez” antzezlanaren ikus-entzunezko egokitzapena egiteko diru bilketa abiatu dute.  Jaula de Vapor ekimenak Galder Perezen testua  ikus entzunezkora eraman nahi dute. Euskal Herrian zehar arrakasta handiz estreinatu eta biratutako obra honek Gabonetan gay sauna batean biltzen diren hiru lagunen istorioa kontatzen du. Laburmetraia egiteko diru bilketa egiten ari dira, […]

Errugbia eta arrauna elkartu ditugu, Plentzia eta Mungia, kostaldea eta barruko herria; Beteranoen liga eta Mater txapelketa. Emakumeen Errugbi taldea ekarri digute Oihane Casas eta Udane Madariagak, amak eta alabak zelaian, elkarrekin. Mungian emakumezkoen taldea indartsu den seinale, baina neska gehiago behar duten. Erduzie Mungiara! Kostako herrietan arrauna nagusi, eta […]

Bertsoa ezin denez lerratu sariketa, txapelketa eta jaialdi “erraldoietara”, Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan bertso-afarietara hurbildu gara, eta Errigoiti eta Gernika herriak bisitatu ditugu, biko handien laguntzaz: Jon Maia eta Amets Arzallus Gernikako Gerizpe txokoan kantuan Oihana Bartra eta Xabi Paya Errigoitiko Ikuilu alkartean protagonista Librean zein gai-jartzailearen laguntzaz (Errigoitin […]