Espainiako Gobernuaren lan politikak aztergai izan ditugu gaurko Lanaren Ekonomia irrati saioan. Hasteko, UGT-Euskadiko Berdintasun, Politika Sozial eta Aniztasunerako Idazkaria, Xuria Artza, elkarrizketatu dugu, Nicolas Redondo sindikatuko buru historikoaren heriotzatik abiatuta gobernu-politika eta sindikalgintzaren arteko harremanak aztertzeko. Bestetik, Andrea de Vicente EHUko Lan zuzenbideko irakaslea izan da gurean, lan erreformaren […]

Akerbetz erromeria taldeak  15 urteurrena ospatuko du  Kafe Antzokian. Festa ederra antolatu dute ostegunerako, urteurrena ospatzeaz gain, denboraldiari hasiera emateko ere kontzertu ederra izango baita. Jon eta Lander batu zaizkigu, eta erromeria taldeen gorabeherez aritu gara, errepertorioa urtero aldatu beharraz, lau orduko emanaldiez eta plazaz plaza aritzeaz. Ostegunerako festa antolatu […]

Baztango Udalak, (H)ilbeltza ekimenak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean antolatzen dute (H)ilbeltza sariketa Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko, eta, Eneko Barberenak bosgarren aldiko saria irabazi zuen 2021ean, eta argitaratu berri du  “ Suak erreko ez balu” eleberria. Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu […]

Irala, Errekalde, Larraskitu, Uretamendi, Betolaza, Aratzu Goikoa, Artatzu Behekoa, Iturrigorri-Peñaskal, Urizar dorrea eta San Adrian auzoetako eragile sozial eta elkarte batu eta Bilboko hegoaldea bizirik plataforma aurkeztu dute. Ekimen honen helburua instituzioei auzoa hauekiko duten utzikeria salatzea da, izan ere haserre eta kexu agertu dira. Arrate Lopez izan dugu gurean.  […]

Amuge eta Romi Berriak elkarteek manifestazioa egin dute, elkarteko gazteek jasandako tratu arrazista salatzeko.  «Normalizatutako» jokabideak «albiste bihurtzera» deitu dute Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea (AMUGE) eta Romi Berriak ijito gazteen elkarteak zazpi emakume ijitori laguntzen ditu  urtarrilaren amaieran Bilboko erdiguneko moda- eta perfumeria-establezimendu ezagunetako dendetako langileen aldetik jaso zuten tratu […]

Inauteriak, aratusteak, karnabalak baditugu gurean, Euskal Herrian. Neguan egonik, inauteriak iristean kolorez betetzen dira bazter guztiak: mozorro irudimentsuak, tradizio handiko pertsonaiak… sormenak eta tradizioak jaian bat egiten dute. Horiek dira, beste hainbeste kontzepturen artean, inauteriek irudikatzen dituzten ezaugarriak. Bilbora etorrira Otsailaren 11n, Kopla Txikien Lehiaketarekin hasiko dira Bilboko Aratusteak,  Kafe […]

Gimnasio munduan murgildu gara gaurkoan eta makina artean egin dugu saioa. Monitoreek gidatutako saioak, musika lagun… Bi txapeldun handi elkarrizketatu ditugu: CROSSFIT mundua ekarri digu Anboto Gimnasioko Xabi Osak eta HALTEROFILIAren gozoak ezagutu ditugu Imanol Zulaika zarauztar handiaren bidez. Kolaboratzaileen sarea astindu eta aerobikeko irakasleek gimnasioko beren jarduna ekarri dute, […]

Argia astekariaren errepaso ekarri digu Gorka Peñagarokano kazetariak. Torturaren Aurkako Egunaren atariko eraman dute azalera, Xabier Letonak kazetariak eginiko erreportajean. Kriminologiaren Euskal Institutuak aurten argitaratu du 1979 eta 2015 arteko Nafarroako tortura kasuei buruzko  ikerketa, baina 1960tik ordura artekoak ere eginak ditu lehenago.  Guztira, laburbiltzearren, ia 5.400 tortura kasu baieztatu […]

Bertso oturuntza dugu prest, buru-belarrien gozagarri! Ageda kopletan aritu gara eta Zeanuri eta Berango elkartu ditugu, oraina / iraganean. Urduliz-Plentzia-Gorliz-Lemoizeko Bertso eskola PIRATAk oparia bidali digu, Andres Mitxelenaren bertso-sorta. 2022. urtearen azkena ere bisitatu dugu eta Lauroeta + Deustuko Unibertsitatea ekarri: San Migeletako zita (Oihana Bartra, Jone Uria, Arkaitz Estiballes […]