Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Hirugarren saioko gonbidatua Bide bihurrietan, gogoeta jauzilariak saiakera liburuaren egile Elena Martinez Rubio idazlea izan da. Horrezaz gain, Lekeitioko Aralde-berri liburu-dendako saltzaile den Sandra Irigoienek euskarara ekarritako haur eta […]

Argi astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Artikuluak hidrogenoaren inguruko itxaropen handien eta benetako aukeren arteko arrakala aztertzen ditu Xabier Letonak. Hidrogeno zuria lur azpian naturalki sortzen dena da. Munduan hura aurkitzeko lasterketa dago, eta Mantle 8 enpresak Aralar, Lokiz eta Urbasa inguruan miaketak egiteko baimena lortu du. Oraingoz, […]

Zer hartu iraganetik, eta zer utzi etorkizunari? Galdera horiek ardatz hartuta osatu du Etxekaltek «Ez Hil Inoiz» disko berria. Hamar urteko ibilbidearen arrastoa dakarren lan honetan, kanpora begira jarri dira, ondareaz, herriarekiko loturaz eta gorabeheren artean bizirik eutsi nahi dioten horretaz kantatzeko. Soinu klasikoak sintetizadore eta doinu modernoekin uztartuta, gaur […]

Hain ozen hitz egiten baduzue eztugu ezer ulertzen!  Ohartu altzarete denek aurpegi berdina jartzen dutela?  Norbaiten zain egongo dirA? Noren zain zaudete? NORBAIT HIL DA HEMEN-EN ZAIN! BA IRITSI GARA GU! Egia da, oraintxe hastera doa Ni ikustera noa Ni ere bai Baita ni ere 1, 2, 3… https://bilbohiria.com/docs2/2026/norbaithildahemen/261016_%20norbait_hil_da_hemen_marrazki_bizidunak_bat_59.mp3 Deskargatu […]

Gaurkoan Homeless Film Festibalari buruz hitz egingo dugu, Bizitegik antolatzen duen zinema eta gizarte-antzerkiko jaialdiari buruz, hain zuzen ere. Aurten 11. edizioa ospatuko du, urriaren 25etik azaroaren 26ra bitartean, Bilbon, Santurtzin eta Reinosan. Jaialdiaren helburua etxegabetasunaren eta gizarte-bazterkeriaren inguruan kontzientziatzea da, zinema eta antzerkia tresna gisa erabiliz. Urte hauetan guztietan […]

Hitzetatik marrazkietara egin dugu salto gaur. Julen Agirreren «Bloke eta Malda» erakusketara hurbildu gara: artistak azken urteotan garatutako marrazki multzo baten parte da, «Malda eta Bloke» proposamenetik abiatutako lan-ildoaren emaitza.Bi kontzepturen arteko elkarrizketa proposatzen digu Agirrek: blokea eta malda. Bien bidez, naturaren eta gizakiaren esku-hartzearen arteko tentsioari begiratzen dio. Malda […]

Beldurretik barre-algarara eramateko gonbita egiten digu «Bidutzi»k, Benetan Be Teatroaren antzezlanak. Hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako proposamen honetan, antzerkia, txotxongiloak eta zuzeneko musika elkartzen dira. Gurekin dugu Patricia Urrutia, obraren testuaren egilea, zuzendari artistikoa eta antzezleetako bat. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261020_patricia_urrutia.mp3 Deskargatu hemen.

Euskal Herriko zazpi hiriburuak dantzan jarri nahi ditu Gure Eskuk urriaren 25ean. «Zazpi jauziz, herri bat» lelopean, eguerdiko hamabietan, aldi berean egingo dute Zazpi Jauzi dantza zazpi plazatan. Dantzaren bidez, lurraldeen arteko loturak sendotu eta nazio aitortzaren eta burujabetzaren bidean aurrerapauso bat emateko beharra aldarrikatu nahi dute. Ekimenaren nondik norakoak […]

Gure hiru iratxoak munduan zehar irudimen handiko konponketak hasi dira egiten. Txipiri, lagun batzuen arteko lizkarrak ikustean, bihurrikerien bitartez konpontzea bururatu zaio. Laguntasunaren gora beherei ausnartu ondoren, gure laguntxoak plan bikaina aurrera eramatera joan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261018_gaurezdagoeskolarik_laguntasuna.mp3 Deskargatu hemen.

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Literatur irratsaio honen aldi berri honetako bigarren saioko gonbidatua Ruben Sanchez Bakaikoa idazlea izan da, Mundu guztiak zientzia-fikzioko narrazio bildumarekin gerturatu da saiora. Horrezaz gain, Igor Idoeta Markina-Xemeingo Herri […]