Jon González Ullibarri eta Ainhoa Narvaezen lana izango da 2022ko otsailaren 24tik martxoaren 1era ospatuko diren Bilboko Aratusteak iragarriko dituen kartela. Beraiena sei finalisten artean nagusitu da, herritarrek emandako botoei esker ( % 75eko pisua izan dute azken erabakian) eta Epaimahaiaren irizpideari esker (gainerako % 25a). Egileek 2.000 euro jasoko […]

1

Esperimentua egin dugu gaurko Kirol Eskirol saioan, eta E-kirolak (E-SPORTS) aztertu ditugu, gure ezjakintasun betea agerian utziz. Game Erauntsia taldeko Lander Unzueta gonbidatuak ondo azaldu bezala, KIROL ELEKTRONIKOAK gaira hurbildu gara. Horretarako, gonbidatuaren azalpenak eta elkarrizketatu batzuen berbak izan ditugu lagun: Iñigo Sendino, Bilbo Hiria irratian den SAREAN ZEHAR saio […]

Rafa Ruedak gaurko Vulk taldearen azkena ekarri digu. Bilbo taldeak argitaratu berri du bere hirugarren lana. Formatu digitalean aterako du lehendabizi, eta otsailaren 14an iritsiko da hamabi hazbeteko binilo formatuan. Hiru urteko geldialdi eta hausnarketaren ondoren, lan berria euskara hutsez grabatu du Bilboko post-punk taldeak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220128_rafa_vulk.mp3 Deskargatu hemen.

Artiach fabrika zaharreko lehen solairuan piezen katalogo zabala egingo da, ekonomia zirkularrean oinarritutako proposamen alternatibo eta jasangarriekin. Beratratutakoak 70., 80. eta 90. hamarkadetako larruzko artisau-artikuluak eta kapelak aurkituko ditu, baita Burberrys edo Yves Saint Laurenten kirol-jantziak eta pieza bakarrak ere. Nerea Diaz Open espazioko zuzendariak ekarri dizkigu xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220128_vintage_bilbao.mp3 Deskargatu […]

Asteburuko atarian datozen egunetan gure inguruan izango ditugun ekitaldien errepasoa egin dugu. Bilboko Zazpi Kaleetan abiatu dugu errepasoa, 7 katu gaztetxean, 15 urte bete ditu eta astebururako hainbat ekintza antolatu ditu. Adin guztietako jendeari irekitako espazioa denez gero, haurren jolasak eta txokolatada antolatu dute gaztetxeko kideek ostiralerako, 17:00etatik aurrera. 19:00etan, […]

Azaroaren 30ean, Bilboko Kafe Antzokian, bertsolari handien jarduna izan genuen gozagai. Taulagainean laukotea izan zen: Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio; gai-jartzaile, Erlantz Ibargurengoitia Zenbat Gara kultura elkartearen eskutik heldu zen bertso-jaialdia, Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarraren bizitza pataila handira eramateko proiektua babesteko asmoz. Patxi Bisquert arduratu […]

Gabriel Aresti euskaltegiko ikaslea Ane Anton batu zaigu saiora. Psikologian graduatu da eta burmuina nola funtzionatzen duen ikertzea gustuko du. Gaurkoan Droga psikodelikoen erabileraren inguruan eginiko ikerketaren berri eman digu. Zer eragiten duten eta nola erabili daitezkeen depresioa eragiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220127_ane_anton_drogak.mp3 Deskargatu hemen.

Bruxismoa sarri aipatzen zaigu komunikabideetan; gauez haginak estutzen dituzten pertsonen kasua, alegia. Gai interesgarria da oso, eta ongi etorria bedi pazienteak arazo ezkutu honetaz jabetzeko balio badu. Hala ere, ikusten nabilenez, arazo odontologiko hutsa balitz legez hartzen da, esfera psikikoan eta fisioterapia aldetik egin behar den lana aipatu barik. Horrek […]