Urtarrilaren 19an  Bidebarrieta kulturgunean galdera honi erantzungo dio Nere a Telleriak, EHUko ikerlariak.Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) esanetan, dietak jasangarriak izan daitezen, ingurumen-inpaktu txikia eragin behar dute, elikadura eta nutrizioaren segurtasuna babesten lagundu behar dute eta egungo zein geroko belaunaldiei bizimodu osasungarria izaten lagundu behar diete. Biodibertsitatea eta ekosistemak babestu […]

Zinema tartean “Gure Sorlekuaren bila” dokumentala ekarri digu Ane Urkiolak. Josu Martinezek zuzendua. Euskaraz eginiko lehen filmaren bilaketan oinarritutako dokumentala dugu. Hazparne, 1956. Ikusmira handiaren erdian, Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumental amateur bat (Gure Sor Lekua; André Madré, 1956)  estreinatu zen herriko zinema aretoan. Hurrengo hilabeteetan Ipar Euskal Herriko hainbat […]

Gaurkoan Ekhi Etxeberriaren eskutik Sindikal agenda izan dugu, datozen egunetarako deialdien errepasoa. Gero gai nagusiari heldu diogu , lan erreforma. Abendu bukaeran Espainako Gobernuak, mahai sozialean lan erreforma burutzeko  akordioa lortu zuela iragarri zuen. CEOE, CCOO eta UGTko zuzendaritzek adostutako testuaren ardatz nagusiak onartu dituzte, eta Espainiako Gobernuak egintzat eman […]

“Bidea da borroka” Beñat eta Unai Gaztelumendik sortutako komikia dugu, Bertsolari aldizkariak argitaratua. Bertsolaritzatik belaunaldi baten erretratua egiten du, Martin Artola da protagonista, bidean doa, final handira, eta kotxean bidean bere bizitzaren errepasoa egiten digu.  Anai biek bizitakoaren erretratua egin dute. Kezka gai dituzten auziei buruz aritzeko baliatu nahi izan […]

Koliko edo tripako minak jaioberrien arazo arrunta dira. Berez gauza larria ez den arren, txiki batzuk ,eta batez ere haien gurasoek,  estualdi politak pasatzen dituzte negarraldien kontura. Kolikoak beti ordu bertsuetan gertatzen dira (janaria hestearen parte konfliktibora ailegatzen denean, eskuarki) eta umea bat-batean esnatzen da negarrez. Funtsean, ume txikien kolikoek […]

1

Labayru fundazioak Bendejerak, solotik plazara liburua argitaratu berri du. Abenduan argitaratu zuen . Bendejerak baserritik hiriko merkatuetara jakiak saltzera etortzen zirenak ziren. Baserriko produktuak merkatuetan saltzen dituztenak dira, andreak nagusiki, Bizkaiko hainbat tokitakoak. Emakume asko aritu izan dira ofizio horretan, baina azken urteetan gutxitu egin dira. Bendejeren lekukotzak jaso eta […]

Uxue Apaolazak ‘Bihurguneko nasa’ ipuin liburua argitaratu du Susa argitaletxearekin. Azken hamar urteetan idatzitako bederatzi ipuin biltzen ditu, eta Madrilen bizi den Lur emakume euskalduna da protagonista. Bederatzi ipuin biltzen ditu liburuak, eta ez dago guztiak lotzen dituen argumentu haririk, ipuinak autonomoak dira. Baina protagonista bera dugu eta hiru berdina. […]

Gaurko lanaren ekonomia irrati tartean Abeltzaintza industrialaren auzia aztertu dugu Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin. Polemika erraldoia piztu dute Alberto Garzon kontsumo ministroa ‘The Guardian’ egunkarian egindako elkarrizketa eta horri tiraka sektorearen egoera aztertu dugu. Bestetik Aitor Balbasek Caparrosko behitegi erraldoiaren xehetasunak ekarri dizkigu. Europako behi instalaziorik handiena Caparroson dago, Nafarroa […]