Gazako egoeraren inguruko azken gertakarien aurrean, eta egoeren aldakortasuna kontuan hartuta, Gernika-Palestina herri ekimenak agerraldia egin du gaur goizean. Argi adierazi dute palestinarrei bakarrak dagoekiela beren herrialdearen etorkizunari buruz erabakitzea eta Palestinatik datorren ahotsa altxatzen jarraituko dutela. Gazako Osasun Ministerioaren datuak emateaz gain, balioan jarri dute azken bi urteotan Euskal […]

Bilboko alde zaharrean gero eta zailagoa da bizitzea. Etxebizitzaren prezioak etengabe gora doaz, alokairuak ere gora egin dute nabarmen, eta funts putreen negozio goseak auzoaren bihotzera ere egin du jauzi. Mazabi funts putreak bloke osoak eta beheko solairuak erosi ditu, coliving, denboraldiko alokairu edo etxe turistiko bihurtzeko asmoz. Bizilagunek, LABeko […]

Bilboko artista gaztea dugu Harana, bere lehendabiziko kantuarekin musikaren plazara jauzi egin duena. Hurbil izeneko abestia duela gutxi kaleratu du, eta folk-pop kutsu epel eta gertukoa dakar, entzuleari berehala hurbiltzen zaiona. Mon Dvy ekoizlearekin grabatu du lana The Blue estudioan eta, abestiarekin batera, bideoklip zaindua ere plazaratu du, sormen talde […]

Gaur goizean Bilbon Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an egingo duen ekitaldia aurkeztu du. Bilboko Bilbao Arenan milaka euskaltzale biltzeko eta euskararen etorkizunaren aldeko pizkunde berri bat sustatzeko asmoa agertu du Kontseiluak. Prentsaren aurregan egindako agerraldian gogorarazi dute duela urtebete ohartarazi zutela euskara larrialdi linguistikoan dagoela, eta ordutik egoerak okerrera egin duela: […]

Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an Bilbao Arena euskaltzaletasunaren bilgune handi bihurtzera deitu ditu herritarrak. Aipatu dute euskarak eta euskal komunitateak izan dituela lehenago ere larrialdi gorriko uneak eta aldi bakoitzean euskaltzaleen eskutik etorri dela Pizkundea. Sarrerak urriaren 16n egongo dira eskuragarri pizkundea.eus webgunean.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251007,%20kontseilua_albistea.mp3 Deskargatu hemen.

Ostiralean iritsiko da Karmele filma zinema aretoetara. Asier Altuna zuzendariak pantaila handira ekarri du Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarritutako Karmele . Urresti-Letamendi familiaren bizipen gogorretan murgiltzen den filma da, frankismo garaian eta erbestean bizi izan zituzten pasadizoen bidez, baina batez ere Karmele Urrestiren figura indartsua lehen lerrora ekartzen […]

Gaurkoan Etxe Betea proiektura hurbildu gara. Emakume zinemagileentzako egoitza artistiko hau Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks International Residency–, ehunka emakume sortzaileri babesa eta espazioa eman die beren proiektuak […]

Meñakabarrenatik datorkigu aste honetako taldea: KAK!! Izena bezala, pentsamenduak pluralak izan dira eta solasaldi ederra sortu da irratian. Proiektu hau berria den arren, partaideek esperientzia dute honetan eta badute zer esanik. Hainbat gai izan dira hizpide elkarrizketa honetan eta bide batez, kanta zerrenda polita sortu dugu. Gainera, disko berria aurkeztu […]

Urte berri on! Ikasturtearen aurreneko saioa entzungai; POTTO irratsaioaren aurreneko kolpea. Bizkaiko Udagoieneko fasearen lehenengo saioa izan genuen Urdulizen, eta bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai gaurko saioan. Aitor Bizkarra izan zen garaile 518,5 puntu bilduta, kantu-diktadura betean; bigarren Izaro Bilbao TAKETeroa izan zen, 451 puntu biribil bilduta eta ondoren sailkatu […]