San Tomasetik zuzeneko saioa

Urtero bezala, San Tomas azokak Bilbo hartuko du abenduaren 21ean, igandez. Bizkaiko nekazaritza azokarik handiena eta esanguratsuena da, eta aurten ere Bilboko Areatzan elkartuko dira baserritarrak eta herritarrak. Azoka 09:00etan hasi da eta 20:00etara arte luzatuko da. Tarte horretan, 243 etxola jarriko dira, 166 postutan banatuta, eta guztira 117 ekoizleren lana ezagutzeko eta erosteko aukera izango da. Gainera, jai-giroa indartzeko, 12 txosna egongo dira, talo txorizoduna protagonista nagusi dela. Gu San Nikolaseko oholtzatik aritu gara zuzeneko saioa egiten, Bilboko konpartsek antolatutako gunean. Programazioaren barruan, eguerdiko 12:00ak arteko saioa eskaini dugu, eta jarraian bertsolariek giroa berotzen jarraituko dute. Hainbat gonbidatu izan digu gurekin.

San Nikolasetik zuzenean ari gara gaur San tomas eguneko saio berezia egiten eta azokako kontuez gain bestelako gaik eta edukiak ekarri nahi ditugu gaur. Hemendik gertu gertu, askoa kalean kokatuta dago La Sinsorga, kulturgunean 2023an zabaldu zituen ateak. Bilboko Alde Zaharreko kulturgune feminista berria. Bertara hurbildu beharrean gurera etorri da Zuriñe eta La Sinsorga ezagutzeko aukera izango dugu.

Hijas de la Cruz ikastetxea ikasle egoitza bihurtzeko proiektuak alarma guztiak piztu ditu Alde Zaharrean eta solokoetxe auzoan. Ez, ordea, ikasleek ostatu beharra dutelako, baizik eta halako azpiegiturek udako hilabeteetan hotel gisa jarduteko duten aukeragatik.

Bihotzean – SOS Alde Zaharra eta Hotel Gehiago EZ plataformek salatzen dutenez, proiektu hau ez da kasu isolatu bat, baizik eta Bilboko Udalak azken urteetan bultzatu duen hiri-eredu turistifikatuaren beste adibide bat. HAPOaren aldaketa oraindik gauzatu gabe dagoen bitartean, ikasle egoitzak, coliving espazioak eta ostatu modalitate berriak sortzen ari dira, auzoetako bizitza eta etxebizitza eskubidea bigarren planoan utzita.

Zer dago benetan Hijas de la Cruz ikastetxearen birkalifikazioaren atzean? Zein ondorio izango ditu auzoarentzat? Eta zer eskatzen diete herritarrek eta elkarteek Bilboko erakundeei? Horri guztiari buruz hitz egiteko, gaur Bihotzean elkarteko kideak ditugu gurekin

Bilboko konpartsen egitarau ezagutu dugu.

Saioa kantuan bukatu dugu, Karmelo ikastolako gazteekin batera.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #407

al. Abe 22 , 2025
2025. urteko azken atalean, gaurkotasuneko gai batzuk jorratuko ditugu, eta elkarrizketa berezi bat izango dugu, BIG Conferencetik egina. Berrien atalean, Telefonicako enplegu-erregulazioko prozesuaz, horren kausez eta langileengan duen eraginaz hitz egiten hasiko gara. Publikoa izandako enpresa baten erantzukizun sozialaz eta azpiegitura estrategikoen pribatizazioaz eta kudeaketaz ere eztabaidatuko dugu. Bizkaiko mugikortasunaz […]
407

Honekin lotuak