Gaur goizean, Euskara eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok Foru Liburutegiaren 2018. urterako kultur programazioa aurkeztu du. Urte osoan zehar, erakusketak, tailerrak, ikastaroak, irakurtzeko taldeak, literatura topaketak, berbaldiak eta literatura lehiaketak antolatuko dira. Foru-liburutegiko jarduerak 2008. urtean antolatu ziren lehenengoz, eta hamar urte ondoren, askotariko kultura-programazioa gero eta zabalagoa da. […]

 Elkartzenek Hego Euskal herriko aurrekontuen irakurketa kritikoa egin du etxebizitzaren inguruan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 2018an etxebizitzara bideratuko den diru kopurua 2009an bideratu zenaren erdia baino pixka bat gehiago izango da, hau da, 90,50 milioi euro gutxiago zuzenduko dira. Etxebizitza eskubidea etengabe urratzen dela salatu dute eta EAEko gobernuak eta […]

Bertsoa hizpide da beti Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Gaurkoan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak atzera begiratu txikia eman dute, eta bertso hautatu batzuk ekarri dituzte uhinetara (Jon Sarasua, Xabier Silveira, Martin, Lazkao Txiki…) Belaunaldien arteko talka, Bilbo Hiria irratian. Biba bertsoa!! https://bilbohiria.com/docs2/2018/potto/180117-potto.mp3 Deskargatu hemen.

Uxue Alberdi gonbidatu dugu gaurko solasaldirako. Argitaratu berri duen Jenisjoplin nobelaz jardun dugu berarekin. Baina nobelaz gain bere jardunaz ere mintzatu  gara berarekin. Uxue Alberdi Estibaritz, 1984an Elgoibarren jaioa, bertsolaria, idazlea kazetaria. Bertsolaritzan lehen pausuak Elgoibarren eman bazituen ere bere lehen plaza 22 urterekin egin zuen Bilboko kafe Antzokian, Santutxuko […]

Bilboko Udalak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, aurten ere abian jarri ditu umeentzako ikuskizunik onenak euskaraz. Ikusi eta Ikasi programa abian jarri da, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzat. Aurtengoa 14. edizioa da. Ekimen honen helburua ondo pasatuz euskararen erabilera bultzatzea da, aisialdirako eta modu dibertigarrian, kulturaren bidez hezkuntza sustatuz eta kalitatezko […]

Kaberet baten osagaiak bildu ditu Hika antzerki taldeak ‘Txarriboda’ antzezlanean. Urtarrilaren 20an Errenterian estreinatuko dute. Ezkontza batean denetarik gerta daiteke. Ezkontza festa bat da, egun berezia, zoriontasunerako eguna, ospakizun eguna… Baina askotan faltsukeria eta gezur asko estaltzen duen eguna. Hori ere agerian utzi nahi du Hika-k ikuskizun berriarekin. Mireiak eta […]

Berrogei urtez, Bilboko kaleek lau haizetara zabaldu zituzten faxismoaren izen ikur batzuk. Diktadurak bere egin zituen hiribilduko leku ezaugarrienak. Gehienak 1979 eta 1983 bitartean kendu zizkioten hauteskundeetatik ateratako lehenengo Bilboko Udal korporazioek, baina baten bat dinbi-danba eraitsi behar izan zuten herritarrek eurek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180116_gomutan36.mp3 Deskargatu hemen.

Xerezaderen artxiboan ‘Autore baten arratsa’ ipuinaz  gozatzeko aukera dugu. Garazi Arrula Ruiz eta Iñigo Roque Eguzkitza itzultzaileen lanari esker, Francis Scott Fitzgerald XX. mendeko idazle estatubatuarraren hamaika ipuin irakur ditzakegu euskaraz Plazeraren gau ilunekoak liburuan.   https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/Xerezade20171217AutoreBatenArratsa.mp3 Deskargatu hemen.