Gaur goizean aurkeztu dituzte aurtengo Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak. Mikel Martinez aktore eta ostalaria izango da Farolin eta Elena Caballero, La Basu izenez ezagunagoa den rap abeslaria Zaranbolas izango da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180208_FarolinetaZaranbolas%20elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen
Lege Zaharrean, armada gizonei erreserbatuta zegoen. Hala ere, egoerak hala eskatzen zuenean, izaten zen emakumeek armak har zitzaten zirrikiturik. Gutxitan gertatu zen, baina gertatu egin zen, Teresa Iturralde bilbotar kapitainaren kasuak erakutsi digun bezala. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180208_gomutan38.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbao 700 fundazioak antolatzen duen Musika Musika jailadiak Europako Gerrartean sortutako konposaketak izango ditu ardatz. Europaren historiako sasoirik gorabeheratsuenetako bat jorratuko du aurten, Lehen eta Bigarren Mundu Gerren arteko urteak hain zuzen. Zehatz esanda, 1914 eta 1945. urteen arteko tartea; kontinente zaharrera aldaketa sakonak ekarri zituen garaia izan zen. Aurten, […]
Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. 2016aren udazkenean kontzertuak ematen hasi eta 2017ko udan “emen” bere lehen disko grabatu zuen Gasteizko Sonora estudioan Iñaki Alonsoren laguntzaz. Gaurkoan Birkite […]
Zinbegoak jaialdiaren 15.edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Zinegoak sexu, identitate eta genero aniztasuna lantzen duten jaialdien artean, erreferente bihurtzen ari da estatu mailan. Aurtengo gai nagusia aniztasuna izango da, maitatzeko moduak, gure identitatea adierazteko moduak eta gure sexualitateaz gozatzeko moduak, ezin dutela mugatuta arau sozial edo estetikoengatik. Zinegoak 2018 otsailaren […]
2007an Governors taldeak hasitako ibilbideak etena izan zuen 2015ean, Bilboko Kafe Antzokian grabatutako Su garaia zuzeneko disko eta DVDaren ondoren. 2017 urte bukaeran iritsi da lan berria, Z.E.R.O (Zikloari Ekin dio Rhinopalpak Ohartzerako) diskoa. Ohiko soinu indartsua dakarrena. Ander Zubillaga, taldeko gitarra jotzailea izan da gurean. Lan berriak izandako harrerarekin […]
Deustuko Gazte Lokalaren Aldeko Plataformatik (DeGLAP) deustuarrei deialdi bat luzatu die Bilboko udaletxearen eskaileretara ager daitezen, ostegunean 17:45ean, abendutik hona Deustuko Merkatu Zaharraren (1991tik Gazte Lokal izan denaren) alde jaso ditugun 2.000 sinaduratik goraren erregistro jendetsu bat egite aldera. Axular izan da gurean Deustuko Gazte lokalaren aldeko plataformako kidea. Udaletxean erregistratuko dituzte […]
Sexu hezkuntza gure hizkuntza da. Xarlingo euskal herriko sexu heziketa eskolako Amaia Urrejola eta Mikel Oribe dira gure bide lagun. Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologia izan da gurean. Sexualitatea norberaren bizitzako dimentsio garrantzitsuenetako bat da, eguneroko bizitzaren gorabeherek errazen kaltetu dezaketenetakoa. Erraza da edozeinentzat (indibidualki edo bikote-harremanean), bizitzan zehar sexuaren […]
Nesken futbola hartu du abiapuntutzat gure kolaboratzaile Ander Cornejok. Emakumezkoen futbola indartsua da? Nolako egoera bizi dute? Gaur Ane Laguillo ezagutuko dugu gertutik, Santurtziko Sala taldeko atezaina, Euskadiko selekzioarekin aritzeko ere zenbaitetan deitua. 19 urte ditu eta lau urte daramatza lehiak dakartzan nondik norakoak bizitzen, laguntasun eta asebetetze pertsonala balore […]
Hezkuntza Plataformen Topaguneak dei egin du martxotik ekainera arte egingo dituzten zenbait kanpo ebaluaziori planto egitera: bai Heziberriren eta LOMCEren ezarpenaren ondorioz egingo dituzten ebaluazioei; baita PISAko probei ere.Hezkuntza Plataformen Topaguneak dei egin du martxotik ekainera arte egingo dituzten zenbait kanpo ebaluaziori planto egitera: bai Heziberriren eta LOMCEren ezarpenaren ondorioz […]
