Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu alde zaharretik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu. Santiago plazatik zuzenean zuzenean arituko gara, bertatik 7 katu gaztetxeko kideak izango ditugu, 7 Katu Gaztetxearen 11. urteurrenaren ospakizunetan murgilduta dabil. “Hamaika urte eta […]
Alde zaharreko bizilagunak kezkatuta azaldu dira beren auzoan pairatzen ari diren turistifikazio prozesua dela eta. Auzoa auzotarrena izan beharrean, turistena bihurtzen ari dela salatu dute gaur goizean egin duten agerraldian. Egoera honi aurre egiteko plataforma berri bat sortu dute SOS Alde Zaharra eta Bihotzean auzo elkarteak. Turistifikazio prozesua hau hiru […]
Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz erredaktorearekin batera. Gaurkoan hiru erreportajeri buruz aritu gara: lehenik eta behin, Montpellierreko erraustegiak eragindako minbizi eta kalteen inguruan aritu gara, bestetik, Hernanin euskararen erabilera sustatzeko eta aldatzeko martxan jarritako erroka ekarri digu eta, bukatzeko, Oscar Temaru politikari eta aktibistari eginiko […]
Academy of Urbanism (Hirigintza Akademia) erakundearen epaimahaiak Bilbo izendatu du Europako 2018ko hiririk onena, titular handia izan genuen aurreko urte bukaeran. Baina ez da titular bakarra izan, 2018an Bilbon MTV EMA sarien jaialdia ospatuko da BECen. Bilbo errugbi txapelketaren hiria bilakatuko da 2018an. Ekitaldi ospetsu eta handi asko 2018an Bilbon. […]
Bilboko udalak eta euskaltzaleen topaguneak batera antolatzen duten aisialdi programa da Harrapazank. Otsailean hasi eta Maiatzera arte iraungo duen programa hainbat ataletan egongo da banatua : Distirazank, gazteen talentua sustatzea helburu duen programa, Sortuzank gazteen zaletasunetan eta sormenean sakontzeko aukera ematen dien tailerra eta Bilrobot robotikari buruzko tailerra. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180124_harrapazank_ainhoa.mp3 Deskargatu […]
Iñaki Soto eta Iñaki Iriondo kazetarien zein Jone Goirizelaia abokatuaren kontrako epaiketa egingo dute gaur, Bilbon. 250.000 euro eskatzen dizkie Ugarteko ezizenez ezagutzen den ertzainak. Iñigo gogoan herri plataformak elkarretaratzea egin du epaitegi aurrean elkartasuna adierazteko. Babesa eskaini die familiak epaituei, eta baita Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak […]
Anodino Teatrok hirugarren antzezlana aurkeztu digu, “Erbeste edo saihets baten aldarrikapena”. 2017ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria jaso zuen. Donostian eskaini ostean, emanaldi sorta abiatu dute. Adam eta Eva dira antzezlaneko protagonistak, Aitor Fern andinok eta Getari Etxegaraik gorpuzten dituzte. Adam eta Eva kristau sinesmenaren arabera lurrean izandako lehen gizakiak izan […]
47 ediziotan Bertso Eguna asko aldatu da, lehen aldiz urte beteko etenaldiaren ostean Mungian ospatuko da. Bertso egunak garai ezberdinak bizi izan ditu, bertsolariak omentzen ziren hasiera batean, ondoren, 1995. urtetik, saio esperimentalak eta tematikoak landu dira eta, orain, beste etapa baten atarian aurkitzen da. Euskal Herri guztian eragin nahi luke […]
Otxarkoagako bizilagunek agerraldia egin dute gaur eguerdian. Konponbideak eskatu dituzte, segurtasuna bermatzeko auzoaren bizi kalitatea hobetzeko baliabide sozial, instituzional eta kulturalak bultzatu behar direla azaldu dute. Bilboko udalari eta Bizkaiko foru Aldundiari mahai partekatu bat sortzea eskatu diote, ikerketa gehiagorik ez dutela nahi nabarmendu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180123_otxarauzokiadeakona.mp3 Deskargatu hemen.
Arriaga Antzokiak urteko lehenengo antzerki estreinaldia jasoko du asteazkenean . Ados konpaniak Dublindarrak antzezlana taularatuko du, James Joyceren Dubliners lan klasikoan oinarrituta dagoen lana. Literatura unibertsaleko kontakizun hoberenetakoa izan arren, antzerkirako oso moldaketa gutxi jaso ditu liburu horrek. Garbi Losadaren zuzendaritzapean, Ados Teatroak erronka hartu du bere gain, agertokietan ibilbide garrantzitsua duten zortzi euskal […]
