Nils Lofgren-en Cry tough urrezko kantuarekin hasi dugu gauko soinugela. The Kinks taldearen Lola kantuarekin jarraitu eta ondoren etorri dira, hil berri den Alan Vegaren Suicide taldea, Residents, Crysty Moore, Art Blakey+Jazz Messengers, William Bell, Jack White, Hollywood Vampires eta Alice Cooper, beste zenbaiten artean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160929_soinugela_alan_vega.mp3 Deskargatu hemen.

Usurbil eta Oñatiren ostean, Ondarroaren txanda heldu da. 2014an berpiztu genuen Argia Eguna, eta hirugarren edizioa Lea-Artibaira eramango dute, Puntadaz Puntada Txikitik Eragiten goiburuarekin. Bihar egun osoan, hainbat ekimen  izango dira  Ondarroako Itsasaurre plaza. Denerako tartea izango da: jolasa, hausnarketa, musika,solasaldia… Aurreko urteetan bezala, eskualdeko eragileekin elkarlanean osatu dugu egitaraua. […]

Siria eta Hego Sudan protagonista dituen erakusketa ireki du “Mugarik Gabeko Medikuak” elkarteak Bilboko Areatzan. Gerra sufritzen dutenak ez ahaztea du helburu. Erakusketa berezia da, 3 dimentsiotako betaurrekoen bitartez ikuslea errefuxiatuen kanpamentuan bertan jartzen da, beraz Sirian eta Hego Sudanen bizitzen dutena bizitzeko beste era bat da. Igande arte egongo […]

Ikasketa bereziak dira kultur transmisioaren aditu tituluan, duela sei urte abiatu ziren kezka batetik, gure kulturgintzak dituen ortzimugen  eta desafioen aurrean formazioa multifokal eta praktikoa eskaintzea, eragileei jakintza tresnak emanez. Seigarren edizioa bi gai izango dira nagusi, batetik euskaldunon nazio kulturaren afera hartuko dute hizpide eta bestetik mikrosozilogia, familiaren baitan […]

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroak eta  Koordinazio Foroko kidea den Bizigay elkarteak, Eskubide sexualak Giza Eskubideen ikuspegitik landuko dituen Ikastaroa antolatu du, urriak 4 eta 6 bitarte burutuko da Boluntan. Ikastaroan sexologia kontzeptu basikoak definituko dituzte, esaterako identitate sexuala. Mikel Oribe Bizigay elkarteko kidea izan dugu saioan hezitzaile […]

1

Hilabetean behin Joseba Felix  Tobar Arbulu ingeniaria izango dugu Hizpidea magazinean. Teoria makroekonomikoa eta analisi monetarioa egiten du eta  horien inguruan mintzatu gara berarekin. Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeen ondorengo emaitzek makroekonomiatik ez dute inongo aldaketarik ekarriko. Europan mugarria dago, %3ko defizita, eta hori ezin denez gainditu, ezinezkoa da. Hori onartuz […]

Izaro Arbe Izagirre kirolari bizkaitarra izan dugu gurean. Zesta puntan ibilitakoa da eta bere ibilbidean bizitakoa kontatu digu. Aurreko astean Argia astekarian irakurri genuen berari eginiko elkarrizketa eta hausnarketa horiek izan ditugu hizpide. Ezkerra, atzelaria eta gizon munduan ibili izan da beti. Txikitan hasi zen zesta puntan jolasean, ez ohiko […]

Oporretan egon den jende gehiena dagoeneko bueltan da eta kontsumitzaileen elkarteetan erreklamazioak heltzen hasi dira. Aurreko iraileko datekin alderatuta aurten erreklamazio gehiago jaso dituzte, kontsumoa suspertzen ari den seinale. Horrela kontatu digu EKAko kide Jose Luis Segurak. Erreklamaziorik ohikoenak hegazkinen atzerapenak eta bertan behera uzteak izaten dira, aurten gainera Vueling […]

Pasa den asteburuan Bilbon jazotako bi gertakari tamalgarriren berri izan dugu. Lehenik, aste-bukaeran aditzera eman zen diskriminazio kasu bat eman zen Bilboko taberna batean. Ostegun gauean bi emakume taberna batetik irtetera “gonbidatu” zituzten beraien artean musukatzen ari zirelako. Gero, hau salatzeko egin zen protestatik eta ordu batzuetara, bi neska gazte […]