Zuriñe Rodriguez Borroka armatua eta kartzelak saiakeraren egiletako bat dugu. Ostiralean aurkeztu zuen, Ohiana Etxebarrietarekin batera,Borroka armatua eta kartzelak Euskal Herriko gatazka armatuaren ondorioei buruzko irakurketa feminista. Zuriñe Rodriguez eta Oihana Etxebarrieta garai luze gatazkatsu honen hari bat lotzen saiatu dira. Garaiak aldatu direla diote, borroka modua eta gizartea ez […]

Durangoko Azokako bisitariari buruzko ikerketa zehatza egin du Deustuko Unibertsitateak. Deustuko Unibertsitateak, Siadeco ikerketa enpresak eta Gerediaga elkarteak ikerketa kuantitatibo zabala egin zuten iazko azokan, eta orain aurkeztu dituzte azterketaren emaitzak, , bisitarien %30 inguru dira 16 eta 29 urte artekoak, %40 inguru 30 eta 45 urte artekoak, eta 45 […]

Argia astekariko  Lander Arbelaitz kazetariak ekarri dizkigu aste honetako astekarian landutako gaiak. Alberto Gabikagogeaskoa elkarrizketatu dute. Apaiz izana, Zamorako konkordatu kartzela izan zen 1978an. Hilabete eta erdiko egonaldia eta gero libre irten zen, baina bertan zen berriro 1969an, eta hantxe eduki zuten 1976 arte, Franco hil ondoko urtera arte. Harrezkero […]

Hiru faseak eginda, bilbotarren % 35en eskura jarriko da edukiontzi marroia; hau da, etxeetan gai organiko begetal kozinatu zein gordina bereizita bildu ahalko dute. Lehenengo Deustualdean jarri zuten eta hirugarren fase honetan zabaldu egingo dute Zurbaran, Uribarri, Arabella, Txurdinaga, Otxarkoaga, Begoña eta Boluetan auzoetara. Hugo Murga Bilboko udaleko teknikariak nabarmendu […]

Susa argitaletxeak saiakera feministez osatutako Lisipe bilduma abian jarri du, Jule Goikoetxea editorea da eta gaurko saioan gurean izan da. Bilduma horretako lehenengo liburua Oihana Etxebarrietak eta Zuriñe Rodriguezek idatzitako Borroka armatua eta kartzelak  izango da. Euskal Herriko gatazka armatuaren eta haren ondorioen inguruko irakurketa feminista da Etxebarrietaren eta Rodriguezen […]

Urriaren 15en Mungian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa. Udaberriko fasea jokatu ostean, aurrera jarraituko du txapelketak udagoienean. Urriaren 15ean eta saioz saio abenduaren 17an jokatuko den finalera helduko da 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Xehetasunak ezagutu ditugu Beñat Vidal eta Jone Narbaizaren eskutik. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161006_bizkaiko_bertsolari_txapelketa.mp3 Deskargatu hemen.

Atzo CEAR Euskadi elkarteko kidekin batera eman zuen albistea auzitegiaren erabakiaren berri emateko. Pozik agertu dira eta Eskerrak eman dizkie familiari, CEAR Euskadiri eta babesa agertu dioten eragile sozial, sindikal eta politikoei. Naiara Gutierrez CEAR Euskadiko kideak eman dizkigu albistearen nondik norakoak.17 urterekin murgildu zen Sahararen eskubideen aldeko borroka baketsuan […]

Bilbo bertatik bertara ezagutzeko asmoz auzoz-auzo eta kalez- kale ibiliko gara. Bertako merkatarien istorioak eta pasadizoak ekarriko ditugu gurera. Lehenengo geldialdia Kontxa Jeneralaren kalean egin dugu, Sagaztizabal harategia sartu eta bertan Jose Bizente Sagaztizabalekin egin dugu topo. Elorriotik duela 40 urte etorri eta harategia zabaldu zuen Bilboko erdigunean, nahiz eta […]

Denboraldi batez musika alde batera utzita eduki ondoren, EtxE indarberrituta dator bere estudioko bosgarren lanarekin. Bizi izeneko disko honetan ere Iban Gurrutxaga gitarra-jolea du bidelagun. Hasierako ilusioa berreskuratuta eta gogoz gainezka itzuli da agertokietara. Bilbon aurkeztuko ditu kantuak eta aitzakia izan da irratian bisita egiteko. Bizi deituriko diskoaren gaineko kontuak […]