Egunotan 80 urte bete dira Bilbon espioi nazia atzeman, epaitu eta fusilatu zutela. Hau da Wilhelm Wakoniggen historia. Urrian 28an atxilotu zuten Getxon maleta eskuan zuela eta paperez beteta, ontziratzera zihoala, azaroaren 16an epaitu eta handik hiru egunetara fusilatu zuten Derioko kanposantuan. Wilhelm Wakonigg Eslovenian jaio zen 1875ean, Austriar familia […]
Asteazkeneko udal politika tartea izan dugu Ibaizabal saioan, gaurkoan Fernando Atxa Udalberriko kidea, Koldo Bilbao EAJ kidea eta Alba Fatuarte EH bilduko zinegotzia izan dira gurean. Lehenengo bakegintza izan dugu berba gai. Juan Maria Aburto alkateak aurreko astean jakitera eman zuen Radio Euskadin eginiko elkarrizketan Bilbon bakearen foroa antolatuko zela. […]
Euskal Kontsumitzaileen Alkarteko Jose Luis Segura izan da gaurko saioan. Erosten ditugun produktuek dituzten bermeen inguruko xehetasunak eman dizkigu. Zenbateko bermea dute produktuek? Denek berbera? Zer estaltzen du bermeak? Zeintzuk dira bermearen frogagiriak? Nahikoa da tiketa ala sinatutako berme-agiria behar da? Legezkoa da saltzailearen aldetik bilgarria exijitzea artikulu akastun bat […]
Gaurko saioan, Jon Bernat Zubiri Rey lanaren ekonomia atalean, Nafarroan egondako jardunaldi batzuen berri eman digu. Iruñeko Banatu Taldeak antolatu ditu jardunaldiak. Lan banaketa edo lan denbora gutxitzeko politiken bideragarritasuna Nafarroako eragile sozial, sindikal eta politikoekin ikertzeko helburuarekin. Bertan gaur egungo kapitalismo patriarkalaren norabide ezaren diagnostikoa egiteko beharra nabarmendu dute, […]
Gaurko saioan U2 taldea izan da protagonista, mundu osoan erabat arrakastatsua dena. 2006 arte 170 milioi disko saldu dituztela kalkulatzen da. Halaber, 22 Grammy sari irabazi dituzte. U2ren One kantuaren inguruko bertsioak entzun ditugu, Rolling Stone aldizkariak historiako kantuen zerrendan 26. postua eman zion 1982an grabatu zuten kantu honi. Honako […]
Otsailean iragarritakoa betez gero, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak urtea amaitu baino lehen emango du Garoñako zentrala berriro martxan jartzeko eskaerari buruzko txostena. Unai Brea kazetariak zorrotz jorratu du horrek zer ekarriko lukeen Argia astekarian,Lander Arbelaitz kazetariak aipatu digu astekariko errepasoan. Bestetik Monsantok eta AEBek Vietnam kiskalita mende erdira eginikoaren inguruko […]
Pettik 2008an Bonberenean grabatutako “Awañak” zuzeneko diskoan agertu zen “Xalbadorren heriotzean” kantu ezagunaren bertsio ederra izan da saioa hasteko aukeratu dugun Urrezko kantua. Jarraian, Leon Russel, Lemoa (Hauxe da gure kantua) diskotik zenbait kantariren kantuak entzun ditugu: Eskean kristo, Estankona, Mikel Urdangarin, Beira taldea eta Rafa Rueda, besteak beste. Euskal […]
Rafa Ruedak aspaldiko lagun baten disko berria ekarri digu, Txuma Murugarren zazpigarren lana Zerbait ari da gertatzen hor deiturikoa. Badira urte batzuk ez duela diskorik argitaratu, aurrekoa marginalia deiturikoa, nahiz eta tartean hainbat gauza egin dituen, esaterako Angel Unzuruken eginiko lana. Diskoa ohiko kolaboratzaileekin egin du, Miguel Ramirez, Nacho Beltran, […]
Euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetariak ekarri dizkigu Iruñeko berriak. Asteartean gizon bat hil zen Espainiako Poliziaren Iruñeko komisarian. Poliziak zabaldutako informazioaren arabera, ziegara eramateko zain zeudela, konturatu ziren gizonak ez zuela arnasik hartzen, hura suspertzen saiatu ziren, baina hil egin zen. Gara egunkariak gaur bertan zabaldu du hildakoaren izena: Elhadji […]
Mungiako Larramendi ikastolak antolatuko du 2017ko Ibilaldia. Egunero alkarregaz leloarekin, ikasturte honetan beteko dituen 50 urteetan oztopoak zelan gainditu dituzten eta gaur egun ikastola zelan sortzen duten azpimarratu nahi du Larramendi ikastolak. Atzo aurkeztu zen Ibiladia Bilboko Kafe antzokian,Mungiako ikastolak antolatuko duen bigarren Ibilaldia izango da datorren urtekoa; 1998an hartu […]
