Jimi Hendrix-ek utzitako memorian iltzatuta dugun beste riff horietako bat duen kantua Franco Batiato, The Offspring edota Willy Deville bezalako estilo anitzak jorratzen dituzten kantariek bertsionatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-014-Hey_Joe.mp3 Deskargatu hemen.
Kanadako Ternuaraino iristen ziren euskal arrantzaleak makailu eta baleen bila XVI eta XVII. mendetan. Bertan ere hil egiten ziren batzuk eta Ternuan euskarazko hilarriak aurkitu dira. Hortaz lanada Itsasoko nabigazionekoa liburua euskaraz sortu zuten, gure lehen liburu teknikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2016/euskarajendea/euskarajendea_tenua1.mp3 Deskargatu hemen
11 Ispilu honetan, Leonard Cohen-en klasikorik ezagunenetakoa Nina Simone, Nick Cave, Tory Amos eta Peter Gabrielek bertsionatuta. Zein baino zein bereziagoa, bakoitzak bere ukitua emanez. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-013-Suzanne.mp3 Deskargatu hemen.
Europa zeharkatuko duen ‘Mugak zabaltzen’ izeneko martxak Bilbotik abiatu da gaur goizean. Gasteizera bidea hartu duenean Itziar Fernandez Mendizabalekin bat egin dugu. Hamar egunez hainbat herrialdetan geldialdiak egingo ditu kide eta autobus gehiago bilduz. Errefuxiatuek bizi duten egoera salatzea, elkartasuna adieraztea eta asilo politika aldarrikatzea dute helburu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160715_ongi_etorri_errefuxiatuak_karabana.mp3 Deskargatu hemen. […]
Hala bedi Bik eta Bilbo Hiria irratiak irailean ekin zioten Hizpidea saioan elkarlanean egiten. Ez da urte samurra izan, baina denboraldiko azken saioan irribarre batekin gogora ekarri nahi izan dugu Hizpidea izan dena. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160715_Hizpidea_pupurri_agurra.mp3 Deskargatu Hemen.
Argia astekariko Lander Arbelaitz erredaktoreak aste honetako aldizkariko gaien aurrerapena egin digu. Aste honetan Amy Goodman kazetariari Jabi Zabalak eginiko elkarrizketa irakurri dezakegu. AEBetako boterearentzat deserosoa izateaz gain, mundu mailan erreferentziazkoa den Democracy Now telebista saio eta webguneko aurkezle eta gidaria da Goodman. Bestetik Gasteizen, 1936ko altxamendu militarrari aurre egin […]
Urrezko kanta; Elvis Costelloren “Ship building” izan da baina Robert Wyatten bertsioan. Gaurkoan, berriki hil diren Guy Clark, Texaseko “songwriterraren” eta Dave Swarbrick bibolinjolearen musikaz gozatzeko parada izan dugu saioaren parte handi batean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160714_soinugela_guy_clark.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan La Basu rap kantariaren lan berria ekarri digu Rafa Ruedak. Aurten argitaratu du ‘Izotz Erregina’ deituriko lana. La Basu da Euskal Herriko emakumezko raparen ikur nagusia. 20 urte baino gehiago daramatza musikagintzan. Bilbon jaioa eta hazia, Elena Caballero, La Basu ezizenaz ezagutua, musikaren amorante sutsua da, rap, soul, dancehall, […]
Gutxi falta da 2016ko Aste Nagusirako. urtero legez, Bilboko konpartsek elkartu eta motorrak berotzeko konpartsakide eguna antolatu dute. Larunbatean ospatuko dute egun berezia, eguerdiko 12etatik iluntze arte antolatu dituzte ekitaldiak Bilboko Areatzan. Bilboko konpartsetako Ikerrek eman digu egunaren berri. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160714_konpatsakide_eguna.mp3 Deskargatu hemen.
Aurtengo Euskal Encounterra inoizko handiena izango da. Uztailaren 22tik 25era ospatuko dute informatikaren euskal party-a, eta antolatzaileek inoiz baino ordenagailu postu gehiago paratuko dituzte BECen: 4.608, iaz baino 512 eserleku gehiago. Sabino San Vicentek ekarri digu aurtengo nobedadeak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160714_euakal_encaunter.mp3 Deskargatu hemen.
