Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Gizarteratze eta Bermatutako Errenta berria, abian dela kontatu digu. Bazterketa eta pobrezia pairatzen duten herritar gehiagori emanen diote babes ekonomiko eta soziala atzo onartu zuen Nafarroako parlamentuak. Bestetik Nafarroan ere langabeziak behera egin du, 586 pertsona gutxiago izan dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izen emanda azken hilabetean lana aurkitu dutelako. 38.696 bizilagun daude langabezian oraindik ere. Azkenik gaur arratsaldean parlamentuan izango den ekitaldiaren berri eman digu Mikel Bujandak, izan ere, lehenengo aldiz Foro sozialak ekitaldia egingo du parlamentuan.
Deskargatu hemen.