Gaur Karramarroik gosaltzerakoan goilara begi batean sartu du… Katxiporreta! Ane Monnak Tartalo dirudiela esan dio, baina… Nor ote da Tartalo? https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151015gaurezdagoeskolariktartalo.mp3 Deskargatu hemen
Bihar, hilak 17, Topa Eguna ospatuko dute Lasarte-Orian, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta. Egun osoko egitaraua prestatu dute bertako talde batzuen laguntzarekin, euskaldunen jaia ospatzeko eta ondo pasatzeko, Topaguneko Sonia Perez Anguerak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151016solassoniaperez.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetan jakin dugu Telefonicak Yolanda Barcina fitxatu duela bere Movistar + ordainpeko telebista zerbitzuan kontseilari moduan. Aferak hautsak harrotu ditu Nafarroa Garaian, eta kritikarik ez da falta izan, askok ate birakarien adibide argia ikusten baitute izendapen horretan. Gero, Euskalerria irratiko esatari Mikel Bujandak beste hainbat gai jorratu ditu Nafarroari […]
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrieta izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151016solasaitziberolabarrieta.mp3 Deskargatu hemen
Euskal garagardo baten ingurukoak dakartzagu jarraian: BOGA garagardo naturala kooperatiba batean egiten dute, Mungian dago kokatuta ekoizpen gunea, eta ingurugiroa eta osasuna zaintzen duen produktua egiten saiatzen dira, Urtzi Ugalde ekoizleak kontatu digunez. Iaztik dabiltza “Pilsen” motako garagardo hori egiten eta Bizkaiko eta Bilboko zenbait tabernetan komertzializatzen. Urtzik esan digunez, […]
Gaur, disko askorekin etorri zaigu Pedro Elias Igartua. Lehen orduan, Eskean Kristo, Lou Topet, James Taylos, Tom Petty, eta Los Xeyren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Wilco, Richard Thompson, Pop Staples, Allen Toussaint, eta The Zombiesen kantak jarri dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151015soinugelarichardthompson.mp3 Deskargatu hemen
“Hemen ez dago Bake prozesurik” dio Arnaldo Otegik Kataluniatik egindako elkarrizketan, La Directa astekariko kazetari Gemma Garciak egindako elkarrizketa luzean, eta aste honetako Argian agertzen dena. Horrez gain, Unai Brea erredaktoreak asteko gaia komentatu du, “Emakumeek ere eiakulatzen dute” artikulua idatzi baitu Danele Sarriugartek. Erdiko Kaieran “Gure Sor Lekuaren bila” […]
Gaur ere Bizkaiko kultura agendari ekin dio Alvaro Hilario kazetariak. Hasteko, datorren astean Sestaoko Txirbilenea gaztetxean ospatuko duten 3. urteurrena izan du hizpide. Gero, datorren astean ere eta leku berean, emakumeek antolatutako 2. Encuentros Ivaginarios izango direla esan digu. Eta bukatzeko, hilaren 21ean 7 Kaleetako Burtsan “Ouroporos” dokumentala komentatu du. […]
Gaur, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Mikel Etxebarriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” magazinearen atal honetan. Ikasturtearen hastapenean daudenez, literatura eta mintza txokoa oraindik antolatzen ari dira. Hala ere, hilabete honetarako irteera eta bisitak aipatu dizkigu: Artxandako funikularra, oso interesgarria izan dena, Arte eder museoko “Hormako mezuak” erakusketa, antzerkia “Kreditua” euskaratutako antzezlana […]
Jolas zerrenda: 1. WILLIE WILLIAMS Armagideon Time 2. THE SKATALITES Addis Ababa 3. MARCIA GRIFFITHS Feel Like Jumping 4. THE ETERNALS Queen Of The Minstrels 5. DAWN PENN No No No 6. THE MAD LADS Ten To One 7. DUB SPECIALIST Hooligan 8. JACKIE MITTOO Totally Together 9. MICHIGAN and […]
