Elvira Barcielari gerrako errefuxiatua elkarrizketatu dute Prest! aldizkarian, urriari dagokion zenbakian. Horrez gain, Lur Malleak Frank Gerhy zubia, Arangoitiko eraso naziaren erantzukizunen zain, Berbaizuren agenda indartsua, eta ohiko atalak (Gureak kanpoan, Behin batean…) komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151014solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen
Generalitateko hiru kargu epaitegian dabiltza egunotan, pasa den Azaroaren 9an konbokatutako kontsulta dela kausa. Atzo Irene Rigau egon zen; gaur Joana Ortegaren txanda da, eta bihar Artur Mas presidenta egongo da. Aritz Galarragak Cataluniako hedabideek kasuari dedikatutakoa komentatu du gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151014hizpideaharitzgalarraga.mp3 Deskargatu hemen
Bai, hala, da, Bilboko Santutxu auzoan Merkatarien ekimen bat laguntzeko kartel sexistak atera dituzte diru publikoarekin. Gai horrekin hasi da gaur Alba Fatuarte, Hassana Aalia kasuarekin jarraitzeko. Gero, Bilbobus eta bizikletak, eta Artxandako funikularraren arazoak aipatu ditu Albak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151014solasalbafatuarte.mp3 Deskargatu hemen
Gaztelueta ikastetxeko aferak bazterrak nahastu ditu azken egunotan. Afera iluna eta azkarra, kontuan hartuta Vatikanoak egun gutxi behar izan dituela ikerketa abiatu eta ixteko. Imanol Alvarezen ustez, azkarregi joan da afera, orain Getxoko epaitegian geratu dena. Edozein kasutan, Imanolentzat, larria litzateke akusatua errugabea bada errudun bezala agertzea, baita alderantziz ere […]
Askapenako bost kideen aurkako epaiketa datorren astean hasiko da Madrilen, eta hori dela kausa pasa den astelehenean manifestzio jendetsua egin zuten Iruñeko kaleetan. Horrez gain, Fakun Aznarezek Argentinako Mar de la Platan izandako Emakumeen topagunea izan du hizpide. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/1510113fakunaznarez.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu Ibaizabal magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/1510113solasasteirunebige.mp3 Deskargatu hemen
Ohi bezala, Agus Perez antzerki adituak antzerkiaren eta dantzaren agenda ekarri digu. Arriagan egondako “Invernadero” lana aztertzen hasi da, gaur leku berean egongo den “Aúreo” dantza emanaldiarekin jarraitzeko. Gero, urriaren zehar, besteak beste, Sol Picó Leioan, “Koca Kola eta barea” Pabellon 6 aretoan, BAD jaialdia Bilbon, eta “Kreditua” Durangon eta […]
Asteko gaia izan da Nafarroako Itun Ekonomikoaren aurkako erasoa, Madrildik etorria, nahiz eta Madrilgo gobernuaren azken adierazpenek egoera lasaitu. Gai horrekin hasi da Mikel Bujanda bere Nafarroako kronika. Euskalerria irratiko esatariak, ondoren, VolksWagen enpresak Landabenen duen plantaren egoitzaren inguruko albiste eta kezkak aipatu ditu eta, bukatzeko, lau izen propio aipatu ditu: […]
Aste honetako Argia astekariaren 2478. zenbakiaren azalean “Lurralde elkargoa: irmo jokatzeko garaia” irakurtzen dugu. Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, instituzioaren behar gorriaz dihardu Mikel Asurmendik asteko gai nagusia osatzeko idatzitako erreportajean. Erdiko Kaieran, Joxe Miel Bidador pastoral berria dugu, eta Termometroan “1936ko krimenak” Urbasan gertatutakoak, hain zuzen ere. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net […]
Gaur Ane MOnna ez dago mina hartu duelako eta amarekin hospitalera joan da. Gainera Karramarroi berandu heldu da, zer egingo du Oskolak bakar bakarrik? LaguneKIN batera udazkenari buruzko kontuak kontatuko dituzte. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151008gaurezdagoeskolarikudazkena.mp3 Deskargatu hemen
