Berriro abian dugu Errigora kanpaina, Nafarroa Garaiko euskalgintza eta nekazaritza sustatzeko Erriberatik datorkigun ekimena. Udazkeneko kanpainaren atarian, zer nolako produktuak dituzten oraingo honetan azaldu digu Aitziberrek, auzolanaren, elikadura burujabetzaren, euskalgintzaren edo lurralde kohesioaren ikuspegitik begiratuta. https://bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151006hizpideaerrigora.mp3 Deskargatu hemen.
“Zinema indigena: erraietatik so” zikloa astelehenean hasi zen Leioako EHUn, asteartean leku berean jarraitzeko. Gaur, Algortako Villamonte kultur etxean izango dira, besteak beste, Yanilú Ojeda eta Xanti Salvador, “Sembrando cine. Zinema komunitarioa” lelopean. Datorren astelehenean, hilak 12, Ameriketako hainbat herrialdetan Erresistentzia indigenaren eguna ospatuko dute, GITE-IPESeko Pol Asensiok gogoratu digunez. […]
Pasa den asteburuan, gizon batek Almudena Matarranz hil zuen Erandion: gaur, Euskal Herriko hainbat lekutan mobilizazioak izango dira hilketa hori, eta atzean dagoen sistema, salatzeko. Berri horrekin hasi da gaur Aitziber Ibaibarriaga. Gero, besteak beste, Iralako zein Atxuriko arazoak, gardentasun eza Bilboko Udaletxean, eta bizikletak eramango dituzten bilbobusak gaiak jorratu […]
Gaurko magazin honetan tartetxo bat egin diegu Nazioarteko gaiei, eta gurekin Txente Rekondo izan dugu. Hasteko, pasa den igandeko Portugalgo hauteskundeak aztertu ditu: Txenteren ustez, irakurketa ezkorra egin behar dugu. Bestetik, azken asteotan Europan gertatzen ari den errefuxiatuen arazoa aztertu du: hedabide handien mezu interesatuez gain, gerrek jarraitzen duten bitartean, […]
Gaur hasi da Hala Bedi Bik eta Bilbo Hiria Irratiak ekoiztutako HIZPIDEA magazina. Eta hasteko, kazetari bi izan ditugu gurean. Alde batetik Idurre Eskisabelek Erandioko hilketa izan du aipagai eta, haren ustez, Almudena Matarranz hil duen bortizkeria matxista ez da elkarretaratze batekin konpontzen, sakonago jo behar dugu. Bestetik, Gorka Bereziartuak […]
Gaur ere bi orduko saioa egin du Pedro Elias Igartuak. “Soinugela”-ren lehen orduan Ruper, Bettye LaVette, The Fame Gang, Balerdi Balerdi, Billy Bragg eta Anariren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Pedrok Keith Richards, Chuck Berry, Jimmy Reed, The Jayhawks eta Estankona jarri dizkigu, hainbat iruzkin interesgarrirekin batera. https://bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151002soinugela.mp3 Deskargatu hemen.
“Prozesua” ezkerrerantz”, irakurtzen dugu Unai Brea erredaktoreak aurkeztu digun aste honetako Argia astekariaren azalean, Kataluniako hauteskundeen emaitzak aztertu ditu aldizkariak, egunotako hizpide nagusia dugun hauteskunde plebiszitarioen gaiaren inguruan. Asteko gaia Fronte Popularra da, gerrak zapuztu zuen esperientzia interesgarria. Asteko pertsonaia Andoni Lubaki argazkilaria dugu. Bukatzeko, Break Net Hurbileko “Ana Belén Montes: los Cinco kubatarrak […]
Uda pasa ondoren, nahiz eta Aste Nagusian zabalik egon, irailean ekin diote berriro lanari Bilboko Hikaateneon. Eta urrirako, martxa berriro hartuta, denetarik prestatu dute, bertako Jabi Blazquezek kontatu digunez: topaketak, hitzaldiak, kontzertuak etab. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151002jabbiblazquezhikateneo.mp3 Deskargatu hemen
Udako geldialdia pasa ondoren, udaberrian okupatutako gaztetxe horrek lanari ekin dio irailean. Antolaketaz ari dira azken asteotan, eta dagoeneko programazioa definitu dute: larunbat honetan Rafa Rueda eta Zea Mays izango dira. Eta kontzertuekin batera hainbat tailer, ekitaldi, etab. Are gehiago, aste honetan Udalarekin bildu dira eta Gaztetxe horren Aitor eta […]
Pasa berri den hauteskundeen kanpainan bigarren planoan, atzean, geratu dira gai horiek. Kontuan hartuta herritarren eguneroko bizitzan duten garrantzia, Iñaki Barcenak alderdi eta plataforma guztien mezuak eta praktikak aztertu ditu: bere ustez, CUP izan da mezu desberdinak bota dituena, eta horrekin batera Catalunya Si que es Pot (ICV+Podemos). Etorkizunean, Katalunia burujabe […]
