Berbaz: Jokin Oregi antzerki egile eta zuzendaria, orekaren garrantzia

Antzeki munduan hasita kazetaritza karreran ari zela. Tranpaldorako bidea hartzea erabaki. Tranpaldo gainean larri, eta gidoilari, egile, zuzendari eta ekoizle jardutera igaro.
Sorkuntza? Sentipenetatik. Artea diruz lagundu? Bestelakoak laguntzen diren artean, jakina, txukun dabilen arte jendea bai.
Tartean Teatron eta bereziki Marie de Jongh-en dabil gaur egun. Andrée de Jongh zenaren omenez, hura zaindari izango dutelakoan :).
Hitzik gabeko antzerkian diardute. Sentipen sakonak eragiten dituzten istorioak sortuz eta taularatuz, Arrakastaz: Alabatxo, Kibubu,… orain “Amour” dakarte Arriaga Antzokira (abendueren 23an estreinakoz).
Orekaren garrantzia. Istorio bat idatzi eta inoren ekarpenak noraino hartu edo utzi; lan-taldean noraino finko, elkar-ezagutzan sakonduz, noraino aldakor, aire berriak sartuz,…
Galdera handi bat: zenbat balio du ukutzen gaituen artelan batek?
Kantak:
Erramurik gabeko gauak (Petti)
Garizumako haizea (Ruper Ordorika)
Erreferentziak:
Marie de Jongh antzerki konpainia
Andrée de Jongh-i buruz, wikipedian

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Gipuzkoako azkenaurrekoa, finalera bidean

og. Abe 10 , 2015
Gauza On guztiei bukaera omen, eta horixe gertatzen ari zaio Gipuzkoako Bertsolari txapelketari. Akabuko saioa gertu-gertu dugu, eta zehaztuta dago jada zeintzuek hartuko duten parte abenduaren 19ko final handian; baina hara heltzeko azken koxka igaro behar izan dute Bertsolariek: Eibarko Astelehena frontoian jokatu zen finalaurrekoa. Horixe dute hizpide POTTO saioko […]

Honekin lotuak