Eusko Jaurlaritzak atera berria eta EHNE-Bizkaiko hainbat emakumek aztertu dutena. Malu Egiluzen ustez, Estatutu hori zaharkituta dago, eta horrexegatik hainbat alegazio aurkeztuko dizkiote: besteak beste, lan denbora, titulartasuna, Gizarte Aseguntzaren ingurukoak, emakumeen ordezkaritza, eskubide sozialak eta puntu gehioagori buruzkoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150317solasmaluegiluz.mp3 Deskargatu hemen
Otsailari dagokion zenbakia heldu berri zaigu eta azalean Pablo Vivanco preso eta iheslari ohia. Erreportajeetan Uribarriko “Euskahaldun” kanpaina, eta Santutxuko Euskararen Astea hizpide dira. Horiez gain, Lur Malleak azaldu digunez, Artxandako funikularra, Begoñako igogailua, Lezamako trenbide zaharra… eta ohiko atalak: Begoña eta euskerea, Inkesta, Irudi Albuma… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solaslurmallea.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den ostiralean hasi ziren Deustuko jaiak eta datorren igandera arte luzatuko dira, jai-batzordeko Leire Arroyok azaldu digunez. Bertsotan hasi ziren, Elorri bertso-eskola berriaren eskutik, eta eguraldi hotzaren gainetik giroa zegoen Deustun. Bihartik aurrera gehiago prestatu du jai-batzordeak, bereziki ostegunetik aurrera: kontzertuak, bertso-saioa, mintzomodroa, lehiaketak… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solasleirearroyo.mp3 Deskargatu hemen Hona hemen […]
Nahiz eta baimen batzuk bertan behera geratu, bi berriuagertu dira azken egunotan: alde batetik Burgosen, Ordunte urtegitik gertu, zundaketak egiten hasi nahi dituzte. Bestetik EAEn Eusko Jaurlaritzak bi egitasmoren berri eman du. Eta bien bitartean, 100.000 sinadura baino gehiago duen egitasmoa geldiarazita dute Gasteizko Parlamentuan, Josu Larrinagak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solaslarrinaga.mp3 […]
Gaur Ane Monnaren eguna da eta bere lagunekin batera ospatu egin du. Gezurtiei buruz egon dira berbetan batzuetan aitzakiak asmatzen ditugulako arazoetatik ihes egiteko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/150314gaurezdagoeskolarikhartzaigezurtia.mp3 Deskargatu hemen
Nafarroan Ameskoabarrena non dagoen eta bertaratuz gero zein egun ederra(k) igaro deza- ditzakegun? Inguruak ezagutu eta Urederrera txangoa egingo dugu. Adi beraz, Iosuk, Agusek, Agurrek eta Apolok eman informazioarekin! Gainera, patata purea okelaz betea nola prestatu ikas dezakegu, Anai- arrebak musika talde pasaiarrak plazaratu disko berriarekin gozarazi ditzakegu belarriak eta, […]
Indarrean hastear da Herritarren Segurtasunerako legea, Mozal legea deritzotena, informazioa zabaltzeko eta jasotzeko aukerak murrizteko helburua duena. Baina joera horren ondorioak gurean agerikoak dira jada: kazetarien eta hedabideen aurkako jazarpena estutu da. Kazetaritza ez da delitua webgunearen bidez dagoeneko 400 euskal kazetarik eman diote babesa Topatu.info-n kazetari lana egiteagatik Madrilen […]
Aste honi dagokiona eta azalean Heziberri egitasmoa. Pertsonaia Askoa Etxebarrieta da, eta Termometroan hainbat artikulu: hasteko, Adolfo Araiz lkarrizketatu dute. Gero, Pirineo Atlantikoetako bozak, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Mozal legea izan du mintzagai https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150313solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Bart, esaterako, bertan behera geratu da egin beharreko bazkide konpromisarioen batzarra, auzia sekretupean dagoela argudiatuta. Horrez gain, Mikel Bujandak Faurecia lantegiaren egoera, eta Nafarroa Garaiko Bertsolari Txapelketa komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150313solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Kanta asko entzuteko parada izan dugu gaurkoan: lehen orduan, Pedro Elias Igartuak, besteak beste, Belako, Kiko Veneno, Eliades Ochoa, Ruper, Aire Ahizpak edo Duke Robillardenak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Tommy Tucker, Berri Txarrak, Peter Tosh, Lucinda Williams, Rachid Taha eta gehiago entzun ditugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150312soinugela.mp3 Deskargatu hemen
