Lea-Artibai, Gernikaldea, Bermeo, Mungialdea, Uribe Kosta, eta eguerditik aurrera Getxo, Erandio, Ezkerraldea eta Mehatzaldea bisitatuko ditu. Eguraldi txarrari aurre eginez 6 egun baino ez dira falta 19. edizio hau bukatzeko, Jon Aranburuk kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150324solasjonaranburu.mp3 Deskargatu hemen
…baina Iosu, Erlantz eta Apolo lasai, etengabe hori bai, bertsoekin gozatzen! Gaurko lehen hitz- neurtu musikatuak Nafarroako Txapelketako azken finalaurretik datozkigu, Burlatatik alegia. Ondokoak, Arabako hiriburuan “Gora Gasteiz” lelopean egin saio eder batetik. Halaber, aurtengo BBK sariketaren inguruko azken notiziak eta astebururako agendak ere lekutxoa dute gaurko POTTO emanaldian. Biba […]
… lurrinak ekarri dizkigute gaurkoan Agusek, Agurrek, Iosuk eta Apolok. Txingudiko badia eta Abadia gaztelua bisitatzeko hainbat zehaztapen; ahate- gibela sagardoarekin nola prestatu; Auxtin Alkat-en azken diskaren nondik norakoak; Korrikaren hastapen eta ibilbidea larunbata- iganderako…Eta gainontzeko agendari dagozkionak, Mieltxoren eskutik datozkigu gaurko “Asteburuan, ze ingou?” proposamenez beteriko emanaldian. Goza eta […]
Gaur ere disko sorta ederra ekarri digu Pedro Elias Igartuak, musikaz behar den bezala gozatzeko. Lehen orduan, besteak beste, Tony Allen, Led Zepelinen “Physival Graffiiti” albumetik, Belako, Kiko Veneno, Berri Txarrak edo Jacques Brelen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Joan Baez, Bob Dylan edo PaquitoD´Rivera-Ernesto Lekuonaren batzuk jarri dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150319soinugeladilan.mp3 […]
“Euskahaldun” lelopean, ostegun honetako arratsaldeko bostetan hasiko da Korrika 19 Nafarroa Behereko herri txiki horretan. Korrikak egun batzuetan bisitatuko du Bizkaia, datorren asteko astelehen, astearte, asteazken, larunbat eta igandean, Bilbon bukatzeko hilaren 29an. Egun horretan ere, Urepelen bezala, euskal hedabide batzuk elkarlanean ibiliko dira, Asier Amondok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150318solasasiergarcia.mp3 Deskargatu […]
Jakina da azken bolada honetan protestak ari direla gertatzen gobernu horien aurka. Interes politikoak alde batera utzita, AEBen papera esaterako, Luis Guridik herrialde horien ekonomiak aztertu ditu: lehengaietan oinarrituta, gaurko egoerak inflazio handia eukitzera eraman ditu. Luisen ustez, ekonomia bideratzeko ekonomiaren oinarriak dibertsifikatu egin beharko lituzkete. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150318solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150318solasjosumuniozguren.mp3 Deskargatu hemen
Asteburuari izandakoari errepasoa egin ondoren, gaurkoarekin hasi da Mikel Urbeltz: San Patrizio egunekoa hain zuzen. Bihar, besteak beste, Kiko Veneno eta Martin Buscaglia izango dira, ostegunean Carvin Jones, ostiralean Horn of Rhino, larunbatean Miguel Campello eta igandean Fintroll. Datorren astean denetarik, antzerkia, bertsoak, kantak, jaia, kontzertuak… Informazio gehiago kafeantzokia.com webgunean. […]
Hiruhilekoa bukatzear dagoela egin ohi dute Ikasleen Jaia Gabriel Aresti euskaltegian. Aurten, aldiz, berrikuntzak sartu dituzte eta aldez aurretik bi lehiaketa izango dira: martxan dagoen Kontakizun laburrena, eta Antiojugilearena. Hilaren 27an, poteoa, afaria, DJak, sariak eta sorpresak izango dira kafe Antzokian, euskaltegiko dinamika taldeko Jon Renteriak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150317solasjonrenteria.mp3 Deskargatu […]
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150317solasasteixa.mp3 Deskargatu hemen
