Bilbon ere udalbatza berria izango dugu larunbat honetan, eta EAJko Aburto jauna alkate izendatuko dute. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak EAJren eta PSEren arteko ituna, Bilduren lehentasunak, eta igandeko desfilea komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150611solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Bisitan, giza eskubideak defendatzen, edo Fakun Aznarezen ustez, kolpisten eta multinazionalen aldeko kanpainan. Nahiz eta hemengo komunikabide handiek Gonzalezen “bisita” oso ondo tratatu, ez da gauza bera Latinoamerikan gertatu. Horrez gain, Fakunek Txileko ikasleen manifestazio erraldoia, eta Haitin dauden Kasko Urdinen aurkako salaketa larriak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150611solasfakunaznares.mp3 Deskargatu hemen
Zaparrada haur konpartsak antolatuta (ume euskaldunen Bilboko konpartsa), ekainaren 14an Zazpi Kaleetan egingo duten kalejiraren berri ekarri digu Rita Naveirak. Eguerdian Arriaga plazatik abiatuko da, 12:00etan, eta bertan izango dira umeak, gurasoak, eta “Sakanak” Samba Eskola taldea, Arrigorriagako Trikitilariak, Laudioko Buruhandiak, Anne Mona, Oskola eta Karramarroi, Maddi Pirata eta Xune. […]
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Iragan ostiralean egindako etengabeko irakurraldiaren balantzea egiteaz gain, datozen egunotarako hitzordu batzuk aipatu ditu: Trapagarango Zugaztietara txangoa, Darabilbo ekimenak antolatutako garagardo dastaketa eta ikasturteko azken mintzodromoa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150610solasjosumuniozguren.mp3 Deskargatu hemen.
Irulegiko Irratia tokiko hedabidean dabilen Pantzo Hirigarai kazetaria gure artean, asteartero bezala, mugaz bestaldeko berri ekartzen. Besteak beste, Gure esku dago dinamikaren nondik norakoak, Pariseko Bake Konferentzia, Holande sinatzeko prest agertu den Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna eta kalitate labela galdatzen duten Mauleko espartinak dira gaur Hirigaraik ekarri dizkigun gaiak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150609pantzohiriagaray.mp3 […]
Bertsolaritzaren sekretuak jakin guran? Zatoz, Erlantzen faltan, Iosuk eta Apolok burutu emanaldira. Iparraldeko eta Bizkaiko eskolarteko finaletatik zenbait lagin; Estiballesek eta Lizasok Andrakan kantatutako batzuk; “Gipuzkoa bertsotan” ekimenari buruzko informazioa; Mekoletan larunbatean gertatutakoaren kronika, eta azkenik agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150610potto.mp3 Deskargatu hemen
Gasteizko PPren eta EAJren arteko bileraren ostean ate guztiak irekita utzi ditu EAJk, Maroto udal gobernutik kentzearen aldeko jarrera hartzea edo beroni babesa ematea barne, Asier Garcia BERRIAko kazetariak komentatu digunez. Horrez gain, beste bi gai aitatu ditu: oposizioa plaza bati Adolfo Suarez izena jartzearen kontra agertu dela eta Gasteizko […]
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu Ibaizabal magazinean. Udako euskara ikastaroak hasi dira iragan astean eta oraindik ikasturtea bukatu gabe dago. Batzuentzat eta besteentzat aste honetan denetarik izango dugu: asteartean Mikel Urdangarin izango dugu gurekin, hitzaldi musikatua egiten. Asteazkenean, elikadura eta osasuna gai hartuta, taldeka kafe-solasak egingo […]
Astelehen honetan Jakoba Errekondoren Bizi baratzea liburua aurkeztu dute Gernikan, ARGIAren eskutik. Errekondok berak azaldu digunez, “bertatik pentsatutako liburua delako”, euskara hutsez argitaratua eta bertoko gaien ingurukoa da lan hau. Baratzean nola ibili kontatzen digu egileak liburuan, kontuan hartuta gure herriko isurialde atlantikoak mikroklima berezia duela. Errekondok azpimarratutako ideien artean […]
ERTIBIL erakusketa uztailaren 5era arte egongo da ikusgai Rekalde aretoan, Ismael Manterolak kontatu digunez. Bertan, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen lehiaketa artistikoaren 17 artelan ikusi ahal dira, artista gazte batzuenak. Bilbotik abiatu eta, besteak beste, Getxo, Santurtzi, Ermua, Zalla eta Igorrera joango da erakusketa hori datozen hilabeteetan. Bestalde, Arte Eder […]
