Hasteko gaur ezagutu dugun berriarengatik: Kolonbiako gobernuak su-etenaz hitz egin nahi du Habanan. Horrez gain, FARCeko adierazpenak eta Piedad Córdobak jasandako mehatxuak. Gero, Fakun Aznarezek Argentinako aurtengo Presidentetzarako Hauteskundeak izan ditu aztergai. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150115solasfakun.mp3 Deskargatu hemen
Jolas zerrenda: JATORRIZKOAK: 1. PERCY MAYFIELD Hit The Road Jack 2. NAT KING COLE Route 66 3. RICHARD BERRY Louie Louie 4. PRINCE BUSTER One Step Beyond 5. MICKEY LEE LANE Hey-Sah-Lo-Ney 6. OTIS REDDING Hard To Handle 7. GLORIA JONES Tainted Love 8. CHARLES WRIGHT and THE WATTS 103rd […]
Jana: “Joan den urteari atzera begirakoa: 2014a ez da existitu” CARLOS PEREZ CRUZ (Cuadernos de Jazz). Edana: JOSETXO GOIA-ARIBE “Riau Riau Fantastic” + AZIZA BRAHIM “Gdeim Izik” + SINGLE “Me enamoré” + CLÉA VINCENT “Retiens Mon Désir” + RUPER ORDORIKA “Bizitza eder denean” + FACEBAND “Top of the World” + […]
…saioari ekin diote Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Oraingoan Bizkaiko finaletik errekuperatutako zenbait ale komentatuak, Amurrion Maialenek eta Sustraik erakutsitako trebezia, Xenpelar sariaren irabazle Nerea Ibarzabalen txukuntasuna eta Markinako Kontzezio eguneko saioan Lopategik kantatutako agurra entzungai dituzue. Ez da ez, astebururako agendarik falta! Goza bertsoarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150114potto.mp3 Deskargatu hemen
Abenduari dagokiona eta azalean Ramon Ibarra aktorea. Erreportajeetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, eta “Atxuri eraldatzen” ditugu. Piztiak taldeko Josu Aranbarri ere elkarrizketatu dute, eta bukatzeko, Lur Malleak atal klasikoak komentatu ditu: Begoña eta euskerea, Literatura, Irudi Albuma edo Inkesta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150114solaslurmalleaberton.mp3 Deskargatu hemen
Eta datoren larunbateko martxaz ere hitz egin du Teresa Todak. Aldez aurretik, U-10eko manifestazioaz balantze txiki bat egin du. Asteleheneko atxiloketak ere kontuan hartu ditu, baita Sareri egindako diru-lapurreta ere. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150114solasteresatoda.mp3 Deskargatu hemen
Berri horrekin hasi du Asier Garciak gaurko Arabako kronika. Gero, Gasteizko Gaztetxean lapurretak gertatu direla kontatu digu. Alea aldizkariaren aurkezpena, Errekaleorko Auzolana, eta Euskararen aldeko Jaialdia ere jorratu ditu Asierrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150114solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Ulibarri euskaltegiko Aitziber Olabarrietaren txanda izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150114solasatehonetanaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, gaurko bi ekitaldirekin hasi da Mikel Urbeltz. Bihar bi kontzertu izango dira, etzi hiru, eta larunbatean beste bat. Datorren astean, aldiz, hitzaldia, ekitaldiak, kantagintza eta hainbat kontzertu izango dira. Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150113solasurbeltz.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetan, hilaren 15ean, beteko ditu 10 urte Iparraldeko Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Ospatzeko, Ainiza-Monjolosen jarri dute hitzordua datorren larunbatean, Marise Cachenautek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150113solasmarisecochenaut.mp3 Deskargatu hemen
