52 urte pasa ondoren, AEBak prest daude Kubarekin harreman diplomatikoak berrezartzeko, Berria lagun batzuen askapenarekin etorri da, eta satisfazioa eragin du orokorrean, nahiz eta Miamiko batzuk oso haserre egon, Oihana Pascualek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141223solasoihanepascual.mp3 Deskargatu hemen
Zazpi gazte Boga Kooperatiban elkartu, hainbat froga udatik egin, eta atzo, konpartsekin batera, aurkezpen ofiziala egin zuten. Boga garagardoa etxekoa da, naturala eta egokia poteatzeko, Urtzi Ugaldek azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141223solasurtziugalde.mp3 Deskargatu hemen
Ziburuko alkate Poulou jaunak esandakoarekin batera (zizpa bat hartuko zuela tiro egiteko..). Horrez gain, Pantzo Irigaraik Ospitaleetako medikuak eta zerbitzu osagarriak greban daudela, eta Udako uholdeengatik diru-laguntzarik Iparraldera ez dela heldu kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141223solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko Santomas jaiarekin jarraitu du. Bihar Lagun artean kantari izango dugu, eta ostegun, ostiral eta larunbatean kontzertuak. Igandean EH-Catalunya norgehiagokaren inguruan bilduko dira, Muga tabernaren jaialdiari lekutxo bat utziz. Eta datorren astean konzertu gehiago, Gabon-zahar festa… Informazio gehiago: kafeantzokia.com gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141222solasmikelurbeltz.mp3 Deskargatu hemen […]
Egun hauetan bazkari eta afari batzuk egin ohi dira familiarekin. Eta horiek, ondorioak izaten dituzte bikotean, Igor Erauzkin sexologoak azaldu duenez. Deskargatu hemen
Pasa den astean egin zuten oposizio guztiak hala eskatuta. Batzarrean alkatearen jarrera eta halakoak aztertu nahi zituzten, baita egin ere, baina PSE agertu gabe, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141222solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Olentzerok eta Mari Domingik bisitatxo bat egin dute irratira Ane Monnak, Oskolak eta Karramarroik sorpresa erraldoia hartu dute. Zatoz gurekin ondo pasatzera! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/141220gaurezdagoeskolarikolentzeroetorrida.mp3 Deskargatu hemen
Kurkuluxetan Umeguneak eta Zaparrada konpartsak antolatuta. Arratsaldeko 17´30etatik aurrera Sanba Eskola, Antzerkia, Disko festa, Txokolatada etab, Olentzero eta bere lagunekin, Koldo Zelestinok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141219solaskoldzelestinoo.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokiona eta azalean Aurore Martin. Asteko gaia Bertako garagardoa da, eta Erdiko Kaieran Ruper Ordorika. Unai Brea erredaktoreak Termometroan agertzen diren zenbait artikulu komentatu ditu, eta bukatzeko, Net Hurbil atalean, Konpania elektrikoen lapurreta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141219solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Iruñean gertatu da eta atxilotutakoa Liskarren aurkako Hego EHko burua da. Horrez gain, Mikel Bujandak Lizarra-Logroño autobidearen kontu ezkutuak, Ustelkeria eztabaidagai Parlamentuan, eta Olentzero Nafarroan komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141219solasbujanda.mp3 Deskargatu hemen
